Zinegoak elkarteak deialdi bat irekitzen du Zinegoak jaialdiko Komunikazio Arduradun posturako

Zinegoak elkarteak deialdi bat irekitzen du Zinegoak jaialdiko Komunikazio Arduradun posturako

Zinegoak elkarteak deialdi bat irekitzen du Zinegoak jaialdiko Komunikazio Arduradun posturako


Zinegoak jaialdiak aldi baterako, maiatza eta ekaina bitartean, komunikazio arduradun bat kontratatzeko deialdia irekitzen du.

JAIALDIAREN DESKRIBAPENA
Zinegoak Euskadiko LGTBIQ+ zinema eta arte eszenikoen jaialdi nagusia da, eta Estatuko erreferenteetako bat. 2004an sortua, LGTBIQ+ komunitatea eta gizartea hurbiltzea sustatzen du  estatuko eta nazioarteko zinema queeraren  bidez, sariak jaso dituzten lanak proposamen erreibindikatzaileekin uztartuz, genero eta orientazio aniztasuna ikusgarri bihurtuz. Zinegoak elkarteak antolatuta, transfeminismoetatik lan egiten dugu eta Bilboko San Frantzisko auzoan kokatuta gaude.

LANPOSTUAREN HELBURUA
Zinegoakeko Komunikazio Arduradunak helburu nagusi izango du jaialdiaren komunikazio estrategia diseinatu, koordinatu eta exekutatzea, bere jarduerak, gonbidatuak eta edukien ikusgarritasuna bermatuz, baita babesle eta kolaboratzaileen aipuak egoki egitea ere. Postu honek jaialdiaren eragina handitzea bilatzen du, zinema queeraren hedapena sustatuz, genero eta orientazio aniztasuna bultzatuz eta komunikabide, sare sozial eta komunitate kulturalarekin harreman sendoak eraikiz.

FUNTZIO NAGUSIAK

  1. Jaialdiaren komunikazio estrategia planifikatzea eta exekutatzea kontratatutako epean.
  2. 2-3 prentsaurreko antolatu eta koordinatzea.
  3. Prentsa-oharrak idatzi eta bidaltzea.
  4. Komunikabideekin elkarrizketak kudeatu eta koordinatzea (irratia, telebista eta prentsa idatzia/digitala).
  5. Jaialdiko gonbidatuekin harreman zuzenak izatea (elkarrizketen kudeaketa, laguntza eta komunikabideekin koordinazioa).
  6. Sare sozialen eguneroko kudeaketa (edukien sorkuntza, egutegia, jarraipena eta interakzioa).
  7. Komunikazio materialen eta ekintzen barruan babesle eta kolaboratzaileen aipuak egoki koordinatu eta jarraipena egin (prentsa-oharrak, prentsaurrekoak, sare sozialak, elkarrizketak…).
  8. Argazkilarien taldearen koordinazioa, estaldura planifikazioa eta materialen kudeaketa barne.
  9. Komunikabideekin harreman zuzena eta inpaktuaren jarraipena.
  10. Amaierako komunikazio memoria prestatzea, prentsa-klippinga barne (inpaktua jaso eta aztertzea).

ESKATUTAKO GAITASUN PROFESIONALAK

Elkartearekiko:

  1. Konpromisoa: LGTBIQ+ kultura ekitaldien zabalkuntzan motibazio handia
  2. Malgutasuna
  3. Talde-lana

Lanpostu zehatzarekiko:

  1. Hizkuntzak menderatzea (ahoz eta idatziz): euskara eta gaztelania maila altua.
  2. Komunikabideen funtzionamenduaren ezagutza.
  3. Sare sozialen erabilera profesionala.
  4. Bakarka eta taldean lana egiteko gaitasuna.
  5. Esperientzia kultura, jaialdi edo ekitaldien komunikazioan.
  6. Idazketa eta komunikazio trebetasunak.
  7. Artistekin, gonbidatuekin eta sektoreko profesionalekin harremanetan aritzeko gaitasuna.
  8. Antolaketa eta hainbat lan kudeatzeko gaitasuna.

 

BALORATUKO DA

  1. Ingeles maila
  2. Ikus-entzunezkoetan edo zinema arloan esperientzia
  3. Tokiko testuinguru kulturalaren ezagutza
  4. Jaialdiarekin lotutako gai sozial eta kulturalen sentikortasuna eta ezagutza.

 

ESKAINTZEN DA

  1. Ordutegia: astean 35 ordu
  2. Lan tokia: Bilbo
  3. Kontratua: kontratua edo freelance-a
  4. Iraupena: 2026/05/04 – 2026/07/04

 

AURKEZPEN BALDINTZAK

CVa eta motibazio gutun laburra bidali zinegoak@zinegoak.com helbidera, mezuaren gaiak honakoa adierazten duelarik: Erreferentzia: KOMUNIKAZIO ARDURADUNA 


Hautagaitzak aurkezteko epea: 2026ko apirilaren 15era arte