NIGHT + DAY CINEMA UZTAILAREN 7, LARUNBATA

NIGHT + DAY CINEMA UZTAILAREN 7, LARUNBATA

Postcards from London + Mai

Night + Day Bilbao Zinema uztailaren 7an hasiko da, Bilborock-en, Steve McLean zuzendariaren Postcards from London film luzearen emanaldi bereziarekin. Baina aurretik, Marta González zuzendariaren Mai film laburra izango dugu. Postcards from London Londreseko FLARE Zine Jaialdian estreinatu berri da. Soho auzoko scort gazte talde baten bizimodua ezagutuko dugu hirira heldu berri den mutil baten begietatik; Harris Dickinson aktore paregabea. Desira guztien helburu bihurtuko da bere gorputz eder eta ukiezinagatik, eta bertan fantasia guztiak proiektatuko dira. Film harrigarria benetan, buru-langileena (ez sexu-langileena). Prostituzio intelektuala, Warhol bihurtuko litzatekeen Caravaggioren itxurarekin.

Zinegoakeko eta The xx taldeko kideak izango dira bertan, ekitaldiari hasiera emateko eta N+D-aren egitaraua aurkezteko.

Txartelak: http://xxe.ht/bdn-amenic