Izatea iraultza bat da
- BEREZIAK
- 04/06/25

Izatea iraultza bat da
Eka 25
La Sinsorga
18:30
Queer edo LGTBIQ+ zinemako filmen programa honek ikusgai utziko dizkigu zer elkartasun, estimu eta askatasun-bilaketa zeuden 70eko hamarkadan, hau da, Mendebaldean iraultza sexual eta feminista definitu zituzten urteetan. Bi manifestu, batera iraganeko eta egungo mezu bat osatzen dutenak.
Cineground talde portugaldar bat izan zen, tabernetan eta diskoteketan saltzen ziren Super 8 formatuko filmak egiten zituena. Hain zuzen, Cinegrounden parte zen João Paulo Ferreiraren filmek garai hartako queer bizitzaren berri eman zuten. Os Demonios Da Liberdade (1976) sexu-askatasunari buruzko film/manifestu bat da. Elkarrizketan murgiltzen da zinema lesbiko eta feministaren erreferentziazko zinegile Bárbara Hammerrek lagunekin batera egin zuen lehen film labur dokumentalarekin, Superdykerekin (1975), alegia. Film hori lehenbizikoetakoa izan zen Estatu Batuetan zenbait emakume erakusten lesbianak direla esaten eta emakumeen arteko amodioaz hizketan.
Bi obra/manifestu hauekin batera izango dugu Audiences (1983), giza eskubideen irudikapenak eta haien borrokak zineman duen garrantzia gogorarazten digun filma. Manifestu sorta hau guztia zaharberritu eta erreskatatu egin da, memoriari eusteko eta geure buruari funtsezko giza eskubideen eta queer komunitatean bizitza duina eraikitzeari buruzko galderak egiten uzteko.

Superdyke
EAB
1975 / 18 min
Dir Barbara Hammer
Emakumezko superheroien kulturaren bidez, eta feminismoaren eraginpean, film honek lesbianen ahalduntzearen eta ikusgaitasunaren testigantza eskaintzen du.

Os Demónios da Liberdade
Portugal
1976 / 21 min
Dir João Paulo Ferreira
Sexu-askatasunaren aldeko manifestua da, goi-burgesiako familia baten barruko amodio-triangelu baten bidez egina.

Audience
AEB
1983 / 33 min
Dir Barbara Hammer
Barbara Hammerrek bere filmen ikusleak filmatu ditu Londresko, Torontoko eta Montrealeko aretoetan eta San Frantziskoko Gay Harrotasunaren Astean proiektatzen.