OINARRIAK
XX. ZINEGOAK
Bilboko Gaylesbitrans Nazioarteko Zinema eta Arte Eszenikoen Jaialdia 2023
OINARRIAK XVIII. ZINEGOAK
Bilboko gaylesbitrans nazioarteko zinema eta arte eszenikoen jaialdia
AZALPENA
Zinegoak jaialdia Asociación Zinegoak Elkarteak antolatzen du, eta 2023eko martxoan izango da Bilbon.
PARTE-HARTZAILEAK
Zinegoak 2023n parte hartu ahalko dute LGTBIQ+ komunitatearen sexu-, genero- edo familia-aniztasun gaiak jorratzen eta ezagutarazten duten filmek, ekoizpen prozesua 2021ko urtarrilaren 1etik aurrera bukatu bada, eta Zinegoaken parte hartu aurretik Euskal Herriko areto komertzialetan estreinatu ez bada oraindik.
IZENA EMATEA
Zinegoak 2023ko aurre-hautaketan parte hartu ahal izateko, 2022ko urriaren 31a baino lehenago eman behar da izena eta dokumentu hauek bidali behar dira:
Izena emateko fitxa osorik beteta, eta sinatuta edo zuzendariaren edo ekoizlearen zigiluarekin. Online bidali behar da, bide hauetakoren batetik:
www.zinegoak.com webgunearen bidez
helbide elektroniko honetara: films@zinegoak.com
Festhome plataformaren bidez
Online screener bat, gaztelaniara edo ingelesera azpititulatuta ahal bada.
Izena emateko eskaera onartua izateko, fitxaren atal guztiak bete behar dira.
SAIL OFIZIALA
Antolakuntza 2023ko urtarrilaren 16a baino lehenago harremanetan jarriko da jaialdian parte hartzeko hautatuak izan diren hautagaiekin, eta hautatuen zerrenda 2023ko otsailean argitaratuko da.
Hautatutako lanak 3 sailtan banatuko dira, iraupenaren eta motaren arabera: FIK fikzioko film luzeak (45 minututik gorakoak), DOK film luze dokumentalak (45 minututik gorakoak) eta KRAK y KRAK fikziozko edo dokumentalezko film luzeak (narratiba berriak edo proposamen estetiko berriak, 45 minutuko baino gehiagoko iraupenarekin). Horrez gain, film laburren kategoria ere egongo da (fikziokoak edo dokumentalak, 45 minutukoak edo laburragoak).
Zinegoakek eskubidea izango du filmaren zati bat erabiltzeko, gehienez 90 segundo, hedabideetan zabaltzeko.
HAUTATUEN BETEBEHARRAK
Sail ofizialerako hautatuak izan diren filmen ordezkariek ondokoa bete behar dute:
Emanaldiaren kopia bidali behar dute (Bluray, H264 edo DCP) 2023ko urtarrilaren 30a baino lehenago. Ez da onartuko baldintza hauetan bidalitako kopiarik: bukatu gabe badago, egoera txarrean badago, kopia kalitate txarrekoa bada edo eskatutako formatuan ez badago.
Kopiak azpitituluak behar baditu, honakoa gehitu beharko zaio:
Azpitituluen fitxategia (.srt) edota elkarrizketa-zerrenda gaztelaniaz, baldin badago.
Azpitituluen fitxategia (.srt) edota elkarrizketa-zerrenda ingelesez edo frantsesez, 2023ko urtarrilaren 30a baino lehenago.
Filmaren trailerra bidali behar da, azpititulurik gabe eta honako formaturen batean: .mov, .mp4, H264, Full HD (1080).
Hiru fotograma, filmaren kartela eta zuzendariaren argazki bat bereizmen handian (300 ppp).
Emanaldiaren kopiak posta elektronikoz edo helbide honetara bidal daitezke:
Asociación Zinegoak Elkartea (Zinegoak IFF) C/ Maiatzaren Biko kalea, 7 (baxua, ezk). 48003 Bilbao – Bizkaia
Materiala jasotzen ez bada edo ezarritako epetik kanpo jasotzen bada, antolakuntzak eskubidea izango du filma lehiaketatik kanpo uzteko. Zinegoaken parte hartzeko hautatutako lanak ezingo dira atzera bota azken emanaldiaren amaierara arte.
MATERIALAK BIDALTZEA ETA ITZULTZEA
Emanaldiaren kopiaren bidalketa-gastuak filmaren banaketa-etxeari edo ekoizpen-etxeari dagozkio. Zerga eta aduana arazoak saihesteko, emanaldirako kopiaren paketean hauxe jarriko da: ACTIVIDAD CULTURAL SIN VALOR COMERCIAL – BALIO KOMERTZIALIK GABEKO KULTUR JARDUERA.
Materiala itzultzeko gastuak Zinegoakek ordainduko ditu. Kopia guztiak dagokion banaketa- / ekoizpen-etxeari itzuliko zaizkio. Beste hartzaile bati bidaltzea nahi izanez gero, adierazi egin beharko da. Eta kasu horretan, ekoizpen-etxeak baimen idatzia bidali beharko du, posta elektroniko bidez, hartzaile berria eta helbidea berria adierazteko.
Zinegoakek emanaldiaren kopiaren ardura izango du Bilbon dagoen bitartean soilik. Ez du ardurarik izango garraioan sor litezkeen kalteengatik edo filma galtzen bada.
HAUTAKETA BATZORDEA ETA EPAIMAHAIA
Zinegoaki dagokio kategoria edota sari bakoitzari dagokion Hautaketa Batzordea eta Epaimahaia nola osatuko den erabakitzea. Organo horiek LGTBIQ+ arloko zinemagintzarekin edota aktibismoarekin lotutako pertsonek osatuko dute, eta horien erabakiak apelaezinak izango dira.
EPAIMAHAIA
– FIK Nazioarteko Epaimahaia (3 kide)
– DOK Nazioarteko Epaimahaia (3 kide)
– KRAK Nazioarteko Epaimahaia (3 kide)
– Euskal Aktoreen Batasunaren Epaimahaia. 3 bazkide.
– Gazte Epaimahaia, zenbait eskola eta erakundeetako ikasleek osatua (gehienez 20 kide).
– Aniztasun eta Giza Eskubideen Epaimahaia. Giza eskubideen erakundeetako eta Zinema eta Giza Eskubideen Jaialdietako 3 kidek osatua.
– Lesbianismo eta Generoaren Epaimahaia, tokiko eta eskualdeko lesbianen eta feministen erakundeek osatua.
– Senior Epaimahaia (65 urtetik gorako kideek osatuta).
SARIAK
Sariak Itxiera Ekitaldian jakinaraziko dira, eta honako kategoriatan egongo dira banatuta:
-ZINEGOAK SARI NAGUSIA, 2023ko lanik onenarentzat (4.000€). ETBk babestutako saria
Jaialdiaren hiru kategorietan irabazi duten lanetatik, publikoaren boto gehien jaso duena.
-Zinegoak FIK Saria (FIK Nazioarteko Epaimahaia):
FIK Film Luzerik onena
-Zinegoak DOK Saria (DOK Nazioarteko Epaimahaia):
DOK Film Luzerik onena
-Zinegoak KRAK Saria (KRAK Nazioarteko Epaimahaia):
KRAK Film Luzerik onena
-Publikoaren saria film labur onenarentzat: Zinegoak Saria Film Labur onenarentzat, publikoaren eskutik. 1000 euroko (mila euro) saria, Euskaltelen babesarekin.
Euskal Aktoreen Batasunak honakoak emango ditu:
Fikzioko Film Luzeko Antzezpen Nagusi Onenaren Saria.
Fikzioko Film Luzeko Antzezpen Sekundario Onenaren Saria.
-Gazte Epaimahaia:
Gazte Saria Film Labur Onenarentzat.
-Senior Epaimahaia:
Senior Epaimahaiaren Saria Film Labur onenarentzat.
Aniztasun eta Giza Eskubideen Epaimahaia:
Aniztasun eta Giza Eskubideen Saria, 3.000 €-koa (hiru mila euro), Bizkaiko Foru Aldundiko Berdintasun, Lankidetza eta Herritarren Eskubideen Zuzendaritza Orokorraren eskutik, Giza Eskubideen egoera munduan hoberen azaltzen duen filmarentzat.
Lesbianismo eta Generoaren Epaimahaia:
Lesbianismo eta Generoaren Saria, 1.500 €-koa (mila eta bostehun euro), Bilboko Udaleko Berdintasuna, Lankidetza, Bizikidetza eta Jaien Sailaren eskutik, lesbianismoa eta generoa hoberen lantzen duen filmarentzat.
Sari ofizialez gain, epaimahaiek nahi beste aipamen berezi eman ditzakete. Horiek, ordea, ez dute diruzko saririk jasoko.
Diruzko sariek indarreko legeek ezarritako atxikipenak jasango dituzte. Atxikipenaren zenbatekoa saria ematerakoan kenduko da. Sariaren %50 banatzaile espainiarrarentzat izango da, halakorik baldin balego saria ematen den unean edo 2023n. Sariaren gainerakoa, % 50a (edo saria oso-osorik banatzaile espainiarrik ez balego) filmaren zuzendaritzaz arduratutako pertsonarentzat izango da, eta, pertsona bat baino gehiago baleude, haien artean banatuko litzateke, zati berdinetan.
Sariak banku-transferentzia nominalaren bidez ordainduko dira, 2023n. Garaile ateratako lanak emanaldi-gasturik, tramite fiskalik edo bestelakorik eragingo balu, gastu hori sariaren zenbatekotik kenduko litzateke. Sariaren berri jaso ondoren, banaketa-etxeak, ekoizleak edota zuzendaritzak dagozkion dokumentuak eta datuak bidali beharko dizkio antolakuntzari, askoz jota 6 hilabeteko epean. Epe horren barruan bidali ezean, erreklamaziorik egiteko eskubidea galduko du.
IRABAZLEAK
Lehiaketa honetan saririk edo aipamen berezirik jasotzen duten lanek Zinegoak jaialdiak emandako ikur edo logotipoak jarri beharko dituzte beren publizitatean.
OINARRIEN ONARPENA
Honako araudi hau euskaraz, ingelesez eta gaztelaniaz argitaratu da.
Zinegoak 2021n parte hartzearekin batera, oinarri hauek eta Zinegoak taldearen erabakiak onartzeko konpromisoa hartzen da.