ZG/PRO Work In Progress programak izen emate epea ireki du

ZG/PRO Work In Progress programak izen emate epea ireki du

ZG/PRO Work In Progress programak izen emate epea ireki du garatze prozesuan dauden proiektuak sustatzeko

Izen emate epea otsailaren 19 arte egongo da irekita. Izena emateko Inco [Match & Meet] plataformara batzea derrigorrezkoa izango da, eta ondoren Markets atalean sartzea.

ZG/PRO Zinegoak, Bilboko Gaylesbitrans 19. Nazioarteko Zinema eta Arte Eszenikoen Jaialdiak hiru urte daramatza LGTBIQ+ gaiak jorratzen dituen zinemaren ikusgarritasuna sustatzen, baita honen sorkuntzan, ekoizpenean eta banaketan inplikatuta dauden pertsonak babesten. Zinegoak Elkarteak ikus-entzunezkoak eta kultura gizartea aldatzeko tresna moduan erabiltzen ditu.

Industria alderdi honek hiru helburu nagusi ditu: ikus-entzunezko hezikidetza, sexu aniztasuna eta audientzien garapena. Bizkaiko zinema eskolekin lankidetzan burutzen diren masterclass eta tailerren bidez, eta ZG/PRO WIP programak garapen prozesuan dauden LGTBIQ+ proiektuak sustatuz lan egiten dugu.

Work in Progress proiektua industria honetan lan egiten duten profesionalen aldetik sortu zen; garapen prozesuan dauden queer filmei espazio zehatz bat emateko helburuarekin. Komunitate oso baten jabekuntza erakusten duen zinema, eta harremantzeko eta komunikatzeko ditugun modu ezberdinek lotura zuzena dute gure inguruarekin. Ikus-entzunezko industriak, audientziek eta jaialdiak ere honekin bat egiten dutela uste dugu.

Horregatik, WIP espazioak Red de Festivales LGTBIQ+ Europa Sur-en babesa du. Queer Lisboa y Queer Porto, Mix Milano, Chéries-Chéris de París, el G.L.A.D de Tesalónica eta Zinegoak batu dira queer zinemaren garapena sustatzeko.

ZG/PRO WIP 2022 egitasmoak aurrez aurrekoaren aldeko apostua egingo du, baina online plataformarekin indartuko dugu, Inco [Match & Meet] merkatu digitalari esker. Bi ataletan bereiziko da:

Alde batetik. pitching formatuan garapen prozesuan dauden sei proiektu aurkeztuko dira. Hauek ZG/PRO Saria eskuratu ahalko dute. Sari honen hautaketa Music Library & SFX eta jaialdiko epaimahaikiden eskutan egongo da.

Bestalde, garatuago dauden proiektuak hautatuko dira. Hauek Sarean aurkeztuko dira, eta jaialdiko aurkezleek baloratuko dituzte.

Proiektuen izen-ematea otsailaren 3 eta 19an artean aurkeztu ahalko dira.

– Hurrengo estekan sartu: staging.incoproduction.com
– MARKETS, ZINEGOAK atalean sartu
– Galdetegia bete eta derrigorrezkoa den materiala ondo igo dela ziurtatu.
Edozein duda izanez gero, zgpro@zinegoak.com helbidera kontaktatu.