ARIA

ARIA

ARIA

Zuz: Émilie Jouvet


Frantzia | 2017 | 60’ | dok


J.B. frantsesa eta ingelesa, azpitituluak gaztelaniaz


Sabelerantz makurtzen den jendea jasotzen du erretratu-sorta batean eta, horren bitartez, artistak hainbat motatako istorio eta hausnarketak proposatzen ditu, amatasun eta aitatasunaz, seme-alabak izateko (edo ez izateko) gogoaz eta haurtzaroaz. Pertsona horiek guztiak biolentziaren gorakada izan duen inguruan bizi dira, hala ere elkarri oso lotuta daude eta penak eta pozak partekatzen dituzte. Lotura estu horrek harrapatu egingo gaitu eta itxaropena emango digu garai zail hauetan: maitasunak eta errebeldiak gizarte hobe bat eraikitzeko boterea dute.

Aria aita eta ama queerrei buruzko filma da, familiaren eraikuntzari eta identitateari buruzkoa. Sakeleko telefonoekin filmatuta dago osorik, eta intimitaterako bidaian abiatzeko gonbita egiten digu, hitz goxo, dibertigarri eta hunkigarriak erabiliz. Familiako album eguneratua bilakatzen da, zuzendariarena eta horrek laster izango duen umearena, Ariarena.


Estreinaldia Espainian


JAIALDIAK: Chéries-Chéris, Slovak Queer Film Festival 2017