(ES) Brainwashed: Sex-Camera-Power

(ES) Brainwashed: Sex-Camera-Power

Brainwashed: Sex-Camera-Power

Brainwashed: sexo, cámara y poder

Zuz:

Nina Menkes

Gid:

Nina Menkes

Akt: 

Rosanna Arquette, Julie Dash, Maria Giese, May Hong HaDuong,  Catherine Hardwicke, Eliza Hittman, Laura Mulvey, Maya Montanez Smuckler, Joey Soloway, Dr. Kathleen Tarr, Charlyne Yi

Eko:

Nina Menkes

info@squareeyesfilm.com

J.B.  eng

Azp cast

ekainak 23 / 18:30

Guggenheim Bilbao Museoa

AEB / Doc / 2022 / 105 min

Nina Menkes zinemagile independentearen Brainwashed: Sex-Camera-Power dokumental-saiakera ikustera gonbidatzen zaituztegu. Lan honetan, zinemaren historiako begirada maskulinoa aztertu du zuzendariak, zinema mututik hasi eta gaur eguneraino.

Dokumentalak gogoeta egiten du zinemaren munduko emakumeen sexualizazioaz, baita hura salatu ere, eta horrek iruditeria kolektiboan eta orobat gizartean dituen ondorioak ere aztertzen ditu. Hain zuzen, Menkesek 2018an Canneseko Jaialdian eman zuen eskola magistralaren harira sortu zen ideia: “Sexua eta boterea: zapalkuntzaren hizkuntza bisuala”.

Argiztapena, musika edo planoen aukeraketa, besteak beste, erabaki politikoak dira, eta, gehienetan, haien bidez desberdinkeria sustatu eta objektu gisa kokatzen dira emakumeak, sekula ez istorioen subjektu aktibo gisa. Era horretan, estereotipo hegemonikoak betikotzen dira, eta errepresentaziorako eredu bakar bat sustatzen da. Master class honen bitartez, Menkesek zenbait tresna eskaintzen dizkigu jokabide horiek identifikatzeko eta gure begirada berriz hezteko.