Solasaldia – Queer (Un)Belongings

Solasaldia – Queer (Un)Belongings

Queer (Un)Belongings

Zuz:

Eszter Katalin

Akt: 

Gerri Cruz, Atic H. Deba, Camila Téllez, Anaís Córdova-Páez

Eko:

Histeria

Zinegoak

info@luxboxfilms.com

J.B. cast

Eka 24 / 12:30 / La Sinsorga

Euskadi / Doc / 2022 / 53 min

Queer (Un)Belongings ikerketa-proiektua lau kultura-langileri egindako elkarrizketetan oinarrituta dago. Zehazki, Gerri Cruz, Atic H. Deba, Camila Téllez eta Anaís Córdova-Páezek parte hartu dute elkarrizketetan; laurak bizi dira Euskal Herrian, laurek identifikatzen dute beren burua LGTBIQ+ gisa, eta laurek daramate berekin migrazioarekin loturiko istorio bat. Proiektuaren ardatza honako hau da: ea haien espazio-aldaketek eta lekualdatze-esperientziek ba ote ote duten eraginik beren disidentzia sexu-generikoarekin lotuta bizi izan dituzten esperientzietan, zer interakzio dagoen disidentzia horren eta beste zapalkuntza mota batzuen artean, eta nola adierazten duten hori beren praktika artistikoetan.