“Inundación” antzezlan lesbofeminista Zinegoaken estreinatuko da

“Inundación” antzezlan lesbofeminista Zinegoaken estreinatuko da

“Inundación” antzezlan lesbofeminista Zinegoaken estreinatuko da

Histeria Kolektiboak eta Zinegoakek ekoiztutako lan hau martxoaren 3an eta 4an ikusi ahal izango da.

Magdalena De Santo dramaturgo argentinarraren antzerki-pieza lesbofeminista da “Inundacion”. Histeriak Zinegoak-ekin batera ekoitzi du, La Fundicion, Azala eta Plataforma Tiranterekin lankidetzaz baliatuta. Bilboko gaylesbotrans zine eta arte eszenikoen nazioarteko 14. jaialdian estreinatuko da, 2017ko martxoan.

Sinopsia: 2013ko apirilaren 3an La Plata hiria urpean geratu zen. YPF eztanda, ur kutsatua eta birus batek zeharkatzen zituzten diagonalak. Orduan, haurtxo pila daude tomografo eta Sehaska-etxeetako ohe artean. Kikitak bat salbatzea erabaki du eta Emiliari eraman dio, ama izateko desira sakona duenari. Lesbiana bikote honen hondamenak aukera retro-futurista apokaliptiko bilakatzen dira, inor salbu utzi gabe.

Fitxa artistikoa:
Emilia: Leire Ucha |  Kikita: Estibaliz G. Villa |Teo: Maite Fombellida
Dramaturgia eta zuzendaritza:  Magdalena de Santo
Jantzien diseinua eta eszenografia: Isabel Gual
Jantziak eta eszenografia: Noelia Marin
Argien diseinua: En camino
Soinuaren diseinua: Franco Calluso
Argazkiak eta Bideoak:  Victoria Ascaso
Ekoizpen exekutiboa: Maria Salazar (Histeria Kolektiboa)
Ekoizpena: Magdalena Planas (Histeria Kolektiboa)
Koprodukzioa: Zinegoak, La Fundición, Azala, Histeria Kolektiboa
Babesa: Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saila

Inundacion lanak gaiaren berrikuntza du bereizgarri nagusi: pospornoa, polimaitasuna, abortua, biak lesbianen kontra, lesbianak trans-en kontra… Agenda lesbo-feministaren beste item batzuk ere gainazalera ateratzen dira hondamen bidean dagoen bikote baten tentsioetan. Antzezlan futurista da Inundacion, 2013ko La Platako (Argentina) uholdeetan girotutakoa.  Eszenografiak estigmatizazio istorio batean kokatzen du eszena: hiruki beltz baten gainean daude, naziek lesbiana eta putentzako ezarritako marka izan zen haren gainean, hain zuzen ere. Zientzia-fikzio feminista egitean datza, distopikoa, salbatzaile heroikorik edo borrokalari tipikoaren bertsiorik gabea; gizonezko pertsonaien antzekoak izaten baitira horiek emakumezko gorputzetan.
Magda de Santos zuzendaria da “Lesbianizar el teatro” manifestuaren egilea, eta hark gako asko eskaintzen dizkigu antzerkiaren inguruan duen ikuspegia ulertzeko.

Zientzia-fikzio feministan oinarritutako antzerki-pieza honen bitartez, beste indar modalitate batzuk ikusarazi nahi dira, ezaugarri maskulinoak dituzten pertsonaia feministen estereotipo-eraikuntza sinplistak alde batera utzita. Gizonezko heroia emakume bertsio bilakatzetik urrun, pieza honen bitartez “emakume” kategoriaren eremua zabalduko duten irudikapen alternatiboak bilatu nahi dira. Era berean, egungo agenda lesbofeministako gai nagusiak mahai gainean jarri nahi dira, hala nola: postpornoa, polimaitasuna, abortua, amatasuna, klase eta arrazaren arteko intersekzionaltasuna, eta aktibista lesbiana izateak piezaren lengoaian eragiten dituzten kontraesanak. Agenda feminista eta dialekto aktibistak fikziozko unibertsoa eraikitzeko balio dute, estetika gisa, eta hainbeste hitzen azpitik beste zerbait gertatzen dela adierazten digute.

(La Fundición aretoko webgunean kaleratutako albistea).