banner_web_ZG_2019

15 edizio eta gero, Zinegoak erreferente bihurtu da Europako queer jaialdien artean. Kategoria horretan, Estatu mailako garrantzitsuenetakoa da, eta Euskadiko bakarra. Azken urteetan, sail ofizialaz harago, jaialdiak programa eta jarduera osagarriak antolatu ditu, eta horri esker, programatzen duen zinearen gaitasun komunikatibo eta artistikoa lau haizetara zabaldu du.

Aurten hainbat doako masterclass antolatu dira, EHUko Berdintasunerako Zuzendaritzari eta Europa Creativa Desk MEDIA Euskadiren babesari esker, eta EHUko irakasleen, Euskal Herriko Zinema Eskolaren (EHZE), IMVAL zentroaren eta Tartanga zentroaren lankidetzarekin.

Masterclass hauen helburuak honakoak dira: ikasleen eta zinemagintzaren industria belaunaldi berriengana gerturatzea; eta ikus-entzunezko produkzioa kontsumo eta aisialdirako produktua baino askoz gehiago dela aldarrikatzea. Jarduera hauei esker, jaialdiak, alde batetik, zinemagintzari balio erantsia gehitzen dio, pelikulak eta bertan parte hartzen duten lantaldek ahalik eta gehien aprobetxatuz. Eta, bestetik, masterclass hauen bidez, jaialdia etorkizuneko ikusleengana hurbiltzen da eta sentsibilizazioa bultzatzen du ikasleen artean.

DATA

HIZLARIA

IZENBURUA

LEKUA

Ots. 19 13:30

Ainhoa González

Europa Creativa MEDIA. Europako ikus-entzunezko sektorerako finantziazioa

 

Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea. Auditorioa (Leioa)

Ots. 19 14:30

Hebe Tabachnik

Lehen lanen banaketa-estrategiak zinema jaialdietan

Ots. 22  11:30

Manu Arregui

Adierazpen femeninoak zure bizia aldatuko du

Gradu Aretoa, Eraikin nagusia, Arte Ederren Fakultatea

Ots. 27 10:00

Adrián Silvestre

Eszenaratzea interprete naturalekin

IMVAL

Ots. 27 12:00

Johanna Tonini

Dokumentalen banaketa eta ekoizpen estrategiak

EHZE/ECPV – Platoa

Ots. 28 12:00

Aránzazu Calleja

Soinu-bandaren sormen prozesua

IEFPS Tartanga IES