Zinegoak 2021 Nazioarteko Epaimahaia

Zinegoak 2021 Nazioarteko Epaimahaia

Zinegoakek edizio honetako sail ofizialeko epaimahaikideen izenak jakinarazi ditu gaur. Jaialdiak hiru sail ofizial izango ditu berriro ere: FIK (fikzioa), DOK (dokumentala) eta KRAK (narratiba berriak). Atal bakoitzak hiru kide izango ditu bere epaimahai ofizialean.
Zinegoakek epaimahai anitza osatu du: zinemagintzaren ezagutza zabalarekin, sexu aniztasunagaz lotutako aktibismoarekin eta abar. Euskal Herriko, Estatuko eta nazioarteko kideak egongo dira.
DOK epaimahaian honakoek parte hartuko dute: Nicole Costa aktore eta zuzendari txiletarra (iaz Zinegoakeko dokumental onenaren saria irabazi zuen El viaje de Monalisa lanarekin); Pilar Monsell Kordobako zinegile eta artista (Distancias, Africa 815 edo Dos años después filmeetako zuzendaria, besteak beste) eta Xabier Arrate, Lekeitioko Euskal Zine Bilerako zuzendaria.
FIK sailean, bere aldetik, Afioco zinegile eta aktibista ez binarioa izango dugu (Diversxs dokumentaleko edo Indetectables telesaileko hainbat kapituluren zuzendaria); Kai Etxaniz aktibista iruindarra eta musikagilea (Naizen elkartearen “Yo se quien soy” abestia egin berri du, besteak beste) eta Pablo A. Cantero, FanCineGay Extremadurako LGTB Zine Jaialdiko zuzendaria eta Triangulo Fundazioaren presidenteordea.
Azkenik, KRAK sailean Bego Zubero argazkilari eta ikertzaile bilbotarra; Natalia Piñuel arte historialaria eta Playtime Audiovisuales plataformako komisarioa; eta MIX Milano jaialdiko programatzaile Priscilla Robledo ekoizlea.
Aurreko edizioetan bezala, Zinegoakek beste hainbat epaimahai izango ditu filmeen arlo ezberdinak epaitzeko, eta bertan Bilboko hainbat elkartek parte hartuko dute.