Eduardo Hurtadoren “La conducta de los animales”, martxoaren 3 eta 4an La Fundición aretoan

Eduardo Hurtadoren “La conducta de los animales”, martxoaren 3 eta 4an La Fundición aretoan

Eduardo Hurtadoren “La conducta de los animales”, martxoaren 3 eta 4an La Fundición aretoan

Beste urte bez, zinema onarekin gozatzeaz gain, Zinegoakek oso proposamen interesgarriak izango ditu arte eszenikoetan. La Fundicion aretoaren lankidetzarekin, aurten Zinegoakek “La conducta de los animales” lana ekoiztu du, Eduardo Hurtadoren zuzendaritzapean. Martxoaren 3an eta 4an estreinatuko da La Fundicion aretoan.

“La conducta de los animales” izenburua dauka Eduardo Hurtadoren lehenengo pieza eszenikoak eta izenburu bereko liburua dauka oinarritzat. Lan hau danborrarekin eta basa izaerarekin, ispiluarekin zerikusia daukaten idazki zatiz osatutako laburpena da. Uluen orkestra gau ilunean. Kobazuloa. Soka bat zintzilik. Eztarriko hotsen bilakaera zehaztu gabea. Animalia bihurtu eta oihu egitea. Isiltasuna. Harrizko horma batean zehar dabilen aurpegia. Konjuru bat, bazterketa sortzen duen zauria akuilatzeko modua, ume talde batek ikastetxeko jolastokian ameskeriari eraso egiten dion une horretan. Ehiza.

“La conducta de los animales” izeneko performance dantza pieza aipatutako testua oinarri hartuta sortutako queer testu eszeniko eta bultzatzailea da, La Fundición eremuaren esparruan bereziki sortua Zinegoak jaialdirako. Pieza eszeniko bihurtzeko prozesuan umeenganako tratu txarrak eta abusuak landu dira bereziki.

Testua, koreografia eta interpretazioa: Eduardo Hurtado
Eszenaren zuzendaritza: Mikel Rueda
Frontoi fisikoa: Aimar Pérez Galí
Kolaborazio eszenikoa: Miren Gaztañaga
Off-eko ahotsa: Andrew Gichigi & Iñigo Lejarza
Aholkularitza teknikoa: Isaac Torres

Bideoa egitea: Paula Gómez
Soinu-espazioa: Asier Renteria
Erregistroa: Kenneth Oribe
Ekoizpenaren ostekoa: Alex Argoitia
Argazkiak: Xabier Pérez
Jantziak: Pedro Lobo & Sinpatron
Diseinu grafikoa: Priscila Clementti
Inprimaketa: Another Press
Proiektua: HAZ
Argazkiak: Xabier Pérez
Diseinua: Priscila Clementti
Ekoizpena: Zinegoak
Sorkuntza egonaldia: La Fundición

 

Sesio bi: martxoaren 3an 20:00etan eta martxoaren 4an 19:00etan, biak La Fundición aretoan.

Argazkiaren egilea: Xabi Perez.