MOTHER, I AM SUFFOCATING. THIS IS MY LAST FILM ABOUT YOU

MOTHER, I AM SUFFOCATING. THIS IS MY LAST FILM ABOUT YOU

MOTHER, I AM SUFFOCATING. THIS IS MY LAST FILM ABOUT YOU

AMA, ITOTZEN ARI NAIZ. HONA HEMEN ZUTAZ EGINGO DUDAN AZKEN FILMA

Zuz: Lemohang Jeremiah Mosese

Gid: Lemohang Jeremiah Mosese

Akt: Thato Khobotle, Mercy Koetle, Napo Kalebe, Molibeli Mokake, Pheku keeper Lisema, Disko Monaheng, Chris Mosalemane, Teboho Mochao, Sivan Ben Yishai


Lesotho, Alemania, Qatar | 2019 | 87’ | Dok Esp


  J.B. ingelesa, azpitituluak gaztelaniaz


 sales@stray-dogs.com 

Emakume bat Afrikako eremu mortu eta kale jendeztatuen artean dabil, zurezko gurutze bat bizkarrean hartuta. Haren atzetik doaz saltzaileak, eskaleak eta kaleko jendea, amorruzko ahotsak, errukia eta begirada kuxkuxeroak. Aldi berean, artalde batean, arkume bat hiriaren bihotzerantz doa urrutiko mendietan behera, zertarako eta harakin baten sorbaldaren gainean zintzilik geratzeko, larru-has eta bururik gabe. Bien bitartean, eguzki kiskalgarriaren pean, teilaturik gabeko etxe batean, emakume bat oihal bat josten ari da, buru-belarri, bere semearen aurpegiaren gainean hari bat deskorapilatuz. Ama, itotzen ari naiz. Hona hemen zutaz egingo dudan azken filma gizarte baten bidaia soziopolitiko sinbolikoa da, erlijioaren, identitatearen eta memoria kolektiboaren artean sigi-saga dabilena.

Oihu ozen argi eta indartsua zuri-beltzeko fotografia txundigarri eta adierazgarri baten bitartez.


JAIALDIAK

2019: Berlinale Forum, Las Palmas IFF, FCAT


Estreinaldia Euskadin