Proiekzioak, arte eszenikoak, jaiak eta solasaldiak “3, 2, 1… Zinegoak!” aurre-jaialdian, ekainaren 23tik 25era arte

Proiekzioak, arte eszenikoak, jaiak eta solasaldiak “3, 2, 1… Zinegoak!” aurre-jaialdian, ekainaren 23tik 25era arte

Proyecciones, artes escénicas, fiestas y coloquios en el “3, 2, 1… Zinegoak!”, del 23 al 25 de junio

Zinegoakek hasiera emango dio XX. edizioari ekainaren 26an, Arriaga Antzokian antolatuko den inaugurazio ekitaldiarekin. Baina jaialdia hasi baino lehen, ohitura den bezala, hainbat jarduera antolatu dira “3, 2, 1… Zinegoak!” aurre-jaialdiaren baitan, giroa berotzen joateko.

Lehenengo ekimena ekainaren 23an izango da, Guggenheim Museoan. Bertan Nina Menkes zinemagile independentearen Brainwashed: Sex-Camera-Power dokumental-saiakera proiektatuko da. Lan honetan, zinemaren historiako begirada maskulinoa aztertu du zuzendariak, zinema mututik hasi eta gaur eguneraino.

Dokumentalak gogoeta egiten du zinemaren munduko emakumearen sexualizazioaz, baita hura salatu ere, eta horrek iruditeria kolektiboan eta orobat gizartean dituen ondorioak ere aztertzen ditu. Saioa 18:30ean hasiko da, doako sarreraragaz (aldez aurretik eskatu daitezke museoaren txarteldegian edota www.guggenheim-bilbao.eus webgunean).

Ekainaren 24an egun osoko egitaraua izango dugu. 12:30ean Bilgune berezi bat izango dugu La Sinsorgan, Queer (Un)Belongings dokumentalaren aurkezpenarekin. Eszter Katalinek zuzendu du, Histeria eta Zinegoaken ekoizpenarekin, eta Euskal Herrian bizi diren lau kultur langileren istorioak jasotzen ditu: Gerri Cruz, Atic H. Deba, Camila Téllez y Anaís Córdova-Páez. Pertsona hauek LGTBIQ+ modura identifikatzen dute euren burua, eta migrazio istorio ezberdinak bizi izan dituzte. Proiekzioaren ostean solasaldia ere egongo da.

Arratsaldez saio bikoitza izango dugu. 19:30ean Bilborocken “Gure garaian” antzezlanaren estreinaldia izango dugu, Dantzerti eta Musikeneren eskutik. Matxalen de Pedroren zuzendaritzapean, antzezlan hau Ines Bermejok eta Julen Nafarratek sustatutako “Gu ere bagara” proiektuan oinarrituta dago. Bertan, Getxoko LGTBIQ+ nagusien testigantzak batu dituzte. Bilboko emanaldia eta gero, hurrengo egunean, Romo Kultur Etxean (Getxo) bigarren saio bat eskainiko da.

Larunbata amaitzeko, 20:30ean Bira Kulturgunean “BIZI. Bisexualitatea eta euskal komunitatea” aurkeztuko da, komunitate bisexual euskalduna batzeko eta indartzeko asmoz. Hainbat testigantza proiektatuko dira eta ostean musika-emanaldia egongo da Miren Narbaiza, La Furia, DJ Eromena eta DJ Clizen eskutik.

Azkenik, ekainaren 25ean igandea 18:30ean Bilborocken solasaldia izango dugu Ángeles Cruz zuzendari oaxakarregaz, aurtengo Ohorezko Sariduna, eta Irantzu Varela kazetariagaz. Amaitzeko, hiru film labur proiektatuko dira:  “La tiricia o cómo curar la tristeza”, “La carta” eta “Arcángel”.

 

“3, 2, 1… Zinegoak!” programako jarduera guztiak doakoak dira.

Ekainak 23 18:30 Guggenheim Bilbao Museoa. Proiekzioa: Brainwashed: Sexo, cámara y poder.

Ekainak 24 12:30 La Sinsorga. Proiekzioa eta solasaldia: Queer (Un)Belongings.

Ekainak 24 19:30 Bilborock. Artes eszenikoak. Gure garaian.

Ekainak 24 20:30 Bira Kulturgunea. Aurkezpena + BIZI jaia. Bisexualitatea eta euskal komunitatea.

Ekainak 25 18:30 Proiekzioa eta solasaldia. Ángeles Cruz e Irantzu Varela.

25 de junio 18:30 Proyección y coloquio. Ángeles Cruz e Irantzu Varela.