banner_web_ZG_2019

LGTBIQ+ IKUS-ENTZUNEZKO PROIEKTUAK

Aurkezpen honetan, Euskal Herrian sortzen ari diren bi LGTBIQ+ ikus-entzunezko aurkeztuko dira, parte-hartzaileekin batera. Proiektuak hurrengo hilabeteetan kaleratuko dira, baina, aurkezpen honetan, ildo nagusiak kontatuko dizkigute.

Websaila / Webserie:

WEBSAILA:

NI NAIZ NAIZENA
(Yo Soy Quien Soy)

Sei kapitulu dituen websail dokumental honetan, protagonistak pertsona transgeneroa izatearen esperientzia kontatuko digu: zeintzuk dira topatu dituen zailtasunak, beldurrak, ametsak, zer den generoa eurentzat… Kapitulu bakoitzak 10 minutuko iraupena du.

Lehenengo kapituluaren proiekzioa: AITZOLE ARANETA

BILGUNE Work in Progress Aitzole
BILGUNE Work in Progress Mi pequeño S2

FILM LABURRA:

MI PEQUEÑO SAMURAI

Ekai Lersundiren inguruko film labur dokumentala. 16 urteko mutikoak bere buruaz beste egin zuen Ondarroan, 2018ko otsailaren 16an. Film laburrak bere ama, aita eta Ondarroako lagunen elkarrizketak jasotzen ditu bere heriotzaren urteurrenean, aurtengo otsailaren 16an.

Teaserraren proiekzioa.

Elaxar Lersundi, Ana Martínez eta Izaskun Arandiaren parte-hartzearekin