ZG Hedapenak zinea eta sexu-aniztasuna landuko du Euskal Herriko 50 herritan

ZG Hedapenak zinea eta sexu-aniztasuna landuko du Euskal Herriko 50 herritan

ZG Hedapenak zinea eta sexu-aniztasuna landuko du Euskal Herriko 50 herritan

Hilabete pare bat baino ez da falta Zinegoakeko 20. urteurrena heltzeko, eta aurten hainbat berritasun izango ditugu Bilboko Zinema eta Arte Eszenikoen LGTBIQ+ jaialdian. Urtero bezala, ZG Hedapenak herriz herri proiektatuko ditu Zinegoakeko lanak, baina oraingoan Hedapena Bilboko jaialdia baino lehen antolatuko da.

Maiatz hasieratik ekainaren 30era arte, Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroako 50 herritan egongo da Zinegoak “ibiltaria”. Ohiko herriez gain (Tolosa, Barakaldo, Basauri, Ordizia, Bakio…) beste hainbat herritara ere helduko da aurrenekoz, Leitza, Legorreta eta Mallabia kasu. Gainera, kontuan hartuta Zinegoak aurten uda giroan antolatuko dela, Durangon aire zabalean antolatuko dute emanaldia, gauez, ekainaren 30ean. 

ZG Hedapenean hainbat lan proiektatuko dira. Esate baterako, Euskal Herrian sortutako lanak (Maider Oleaga edota Raul Barreras zinegileen azken proiektuak adibidez); iazko edizioan Lesbianismo eta Genero Saria irabazi zuen “Nudo Mixteco” lana; edota “Casa Sussana”, Zinegoakeko Ohorezko Saridun Sèbastien Lifshitz zuzendariaren azken dokumentala.

Datak, lekuak eta informazio guztia webgunean kontsulta daiteke.