SLIDE_VihSible2019_TITULO

Aurten Zinegoakek urrats berri bat emango du sexu-aniztasuna lantzen duen zinea eta ikus-entzunezko industria lotzeko. Helburu horrekin jaio da ZG/PRO egitasmo berria.

Beharrezkoa da zine edo kultura sortzen, zuzentzen, ekoizten, banatzen edo erakusten dugunok sareak osatzea gure inguruko LGTBI+ errealitatearekin, aniztasuna modu irekiago batean ulertzeko asmoz. Gure ustez, beharrezkoa ere bada sortzaileen belaunaldi berriek formakuntza jasotzea arlo honetan (sexu-aniztasuna eta bere etengabeko hazkundea), filmak eta bestelako kultur sorkuntzak egiterakoan, aniztasun hori koherentziaz eta errespetuz landu dadin.

Norabide horretan, hainbat jarduera antolatu ditugu azken urteetan, baina aurten urrats sendoago bat ematea izan da Zinegoaken helburua. Horretarako, jarduera guztiak batu eta euren artean harremanetan ipini ditugu, erangikorragoak izateko asmoz.

ZG/PRO egitasmoak hiru jarduera nagusi izango ditu:

Europa Hegoaldeko LGTBI+ Nazioarteko Jaialdien Topaketa.

Lehen topaketa honen xedea honakoa da: jaialdien arteko lankidetza-sarea sortzea Europa mailan, ekoizpen eta kudeaketa arloko ezagutzak partekatzeko, filmeen mugikortasuna bultzatzeko eta eduki sortzaileak bihurtzeko.

Lehen topaketa honetan hainbat herrialdetako ordezkariak izango ditugu Bilbon: Frantzia (Chéries-Chéris), Portugal (Queer Lisboa), Italia (Festival MIX Milano) eta Grezia (Thessaloniki Int. LGBTIQ Film Festival). Topaketa honetan helburuak bildu, partekatuak izan daitezkeen baliabideak bilatzeko estrategia bat garatu eta errealitate ezberdinen arteko esperientziak elkarbanatuko dira.

Work in progress

Espazio honetan amaitzen edo garatzen ari diren proiektuen aurkezpenak egingo dira.

Parte hartuko duten lau proiektuak honakoak izango dira:

  • Sedimentos, Adrian Silvestreren film luzea.
  • My way out, Izaskun Arandiak ekoiztu duen LGTBI+ lan dokumentala.
  • La cançó pop, Raul Porteroren fikziozko film laburra.
  • Indetectables, Apoyo Positivo elkarteko Jorge Garrido, fikziozko lan honen 4. eta 5. denboraldiekin.

ZG Jardunaldi Profesionalen 2. edizioa

Europa Creativa Desk MEDIA, EHU/UPV, Euskal Herriko Zinema Eskola (EHZE), IMVAL, IES Tartanga eta DigiPen zentroen lankidetzarekin, honako masterclass hauek antolatu ditugu:

  • Pepa San Martin eta Macarena Lopez. Zuzendaritza eta ekoizpenaren arteko lotura proiektuak garatzerako orduan.
  • Antony Hickling. Workshop queer cinema.
  • Valeria Vegas. Transexualitatearen lanketa kazetaritzan.
  • Music Library SFX. Soinu-bankuak, musika-eskubideen kudeaketa eta soinu-banden sorkuntza.