T.R.A.U.M.A

T.R.A.U.M.A gure kultura publikoen sentimenduen artxibategia sortzera zuzendutako podcast multzoa da. Disidentzia sexualak, antikolonialismoak, diasporek, migrazioek eta arte garaikideak osatzen duten bidegurutzean oinarritutako programa da, eta emozio eta jardunbideak jasotzen ditu. Gure iritzien durunda, gorputz politikoaren eta afekzio-gorputzaren, bizitza emozionalaren eta bizitza politikoaren, memoriaren politiken eta orainaldiaren politiken arteko bereizketa tentsioan jartzen duten egitura eta murmurioen laburpena.

RIO PARANA egoaldeko artista bisual trans bikote bat da. Performerrak, idazleak, ikertzaileak, komisarioak, maisuak eta filosofo ohiak dira. Gaur egun antikolonialismoa, disidentzia sexualak, fikzio soziala eta irudimen utopikoa lantzen diren lanetan diardute.

FITXA TEKNIKOA

Ideia, sormena eta gidaritza: Rio Parana (Duen Sacchi y Mag de Santo)

Soinu teknikaria: Alberto de la Hoz

Ekoizpena: María Salazar Riaño

Itzulpenak: Saretik

Irudia: Duen Sacchi

Sintoniako musika: Flor Linyera

Erakunde kolaboratzailea: consonni

Año: 2022

HIRUGARREN DENBORALDIA

BIGARREN DENBORALDIA

LEHEN DENBORALDIA

EPISODIOS

T.R.A.U.M.A Hirugarren denboraldia. Gure kultura publiko, disidente, sexual eta antikolonialetako sentimenduen fitxategi bat sortzera bideratutako podcasta. Queer pertsonen eta diasporen, migrazioen, erbesteratzeen eta harrapakin kontinentalen arteko bidegurutzeko programa, nazioarteko arte garaikidearen testuinguruetan. Mina ezkutatzen ez duten bizi-estrategia txikien berri ematen du T.R.A.U.M.A.-k.  Pertsonen ehun zabal baten praktika eta emozioak bilduko ditugu: gure komunitate ikusezina. Gure ahotsen oihartzuna izaten saiatzen jarraituko du T.R.A.U.M.A.-k hirugarren urte honetan. Gorputz politikoaren eta gorputz afektiboaren arteko, bizitza emozionalaren eta bizitza profesionalaren arteko, estatuen memoria-politiken eta elkar onartzeko praktika kontrakturalen arteko bereizketa tenkatzen duten ehunduren eta murmurioen sintesia.

Aurten, maskulinitatea berrikusiko dugu, zeharka. Maskulinitate ez hegemonikoak. Maskulinitate trabestiak, ez binarioak, transak eta maritxuak. Maskulinitatea bazterretatik, abandonutik cis hetero zuriaren pribilegiora. Ongi etorri T.R.A.U.M.A. akronimoaren III: denboraldira: “Tetas ruidosas ansían un modo ausente” (Titi zaratatsuek beren baitan bilduta egon nahi dute).

 

                                                                                                                                                                                                                                                                RÍO PARANÁ

Duen Sacchi eta  Mag De Santo


1. atala.  T, TETAS

Diagnostikoak eta beldurrak. Gaslighting. Erotzea.  Solasaldia Lulu Molinares trans artista panamarrarekin. Artearen eta eromenaren arteko harremana, pairatzeko modu instrumentalak, Van Goghetik Frida Kahlora, eta gaur egunera. Bularraren erdian lorategi bat ureztatzea. Ez izateko deiaren aurka, pertsonaiak ehuntzea.

Spotify
ivoox


2. atala.  R, RUIDOSAS

Gizarte-lana, ikuspegi afrotik abiatuta. Elkarrizketa Poll Andriumi. Leherketa kolonbiarra Siloe auzotik. Taldeak, lidergo zuria eta heriotza beltzak. Erresistentzian abestu eta bizitzea. Haurtzaroa, beltza, mari-gizona eta behe-klasekoa izanik. Larritasuna, amorrua eta itxaropena. Diagnostikoa alderantzikatzea, gorputza modelatu eta lurraldean geratzeko.

Spotify
ivoox


3. atala. A, ANSÍAN

Migrazioa eta perspektiba. Brasilgo kolonizazioa Suitzatik pentsatzea: Elkarrizketa Jonas Vani. Generoaren kolonizazioa eta praktika artistikoen bidez trauma sozialak sendatzea. Ansias Irratia proiektuari buruz. Edabe sekretuekin gorputza eta espiritua zaintzea.

Spotify
ivoox


4. atala. U, UN

Rufina Alfaroren kasua, Panamako historia ofizialaren isiluneak. Elkarrizketa Kim Limi. Ez lotsarik, ez harrotasunik. LGBTIQ eskubiderik gabeko herrialde batean, maritxua izanik, klasearen eta arrazaren parte izatearen aztarna emozionalak. Barneko paradisu bat eraikitzea, txinatar eta panamarren ondorengoa izanik.

Spotify
ivoox


 5. atala. M, MODO

Identidad travesti y el amor. El amor negado y las formas de amar desde la intemperie. Entrevista Guillah Martins. La dificultad de sobrevivir sin referentes. La falta de cuerpos físicos y metafóricos para el camino del autoreconocimiento. Abandonar la masculinidad y abandonar Brasil.

Spotify
ivoox


 6. atala. A, AUSENTE

Argentinako diktadura militarrean gizon trabestia izatea. Kartzela eta tortura. Cris Prieto eta Eugenio Tabot Wright-ekin. Tentsioak trans diskurtso globalaren hegemoniarekin. Lan politikoa eta militantzia, desagertuen seme gisa. Trans eztabaidak memoria-politiken barruan.

Spotify
ivoox

BIOAK

LuLú Molinares artista panamarra da. Goldsmiths University of Londonen unibertsitateko ikasketak egiten ari zela, eskulturarekiko eta performancearekiko zaletasuna garatu zuen. Bere esperientzia pertsonalean oinarrituta, bere lengoaia eta diskurtso propioa eraiki nahi izan ditu gorputzaren inguruan eta gorputzaren eta materialaren arteko loturak sor ditzaketen egituren inguruan (bizitzarekin zerikusia duena, erraietakoa, ukigarria eta existentziala); eta gorputzari lotutako testuinguru konstante eta aldakorren inguruan (soziala, pertsonala, politikoa, historikoa, etab.).

Poll Andrium Landazuri Hurtado, pertsona ez binarioa, Kolonbiako Cali hiriko Siloe auzoko musika urbanoa kantatzen duena, AKA Cury Mc-rekin. LGBTIQ+ komunitateko liderra eta aktibista da. Gainera, afro disidenteen zinema komunitarioko ekoizle-lanak ere egiten ditu.

 Jonas Van (Fortaleza, Ceará, Brasil) artista trans ez binarioa da. Iragate poetikoak eta genero-matxinadak ikertzen ditu, eta landareen alkimista da. Harreman semantikoak iraultzean datza haren lana, eta erreferente estetiko berriak sortzen ditu diskurtso eta tresna dekolonialekin. Ikusizko Arteen ikasketak egin zituen Rio de Janeiroko Estatuko Unibertsitatean (UERJ) eta Parque Lage ikusizko arteen eskolan (Escola de Artes Visuais do Parque Lage), baita Genevako (Suitza) ikusizko arteen Head masterrean ere. Gaur egun, Rio de Janeiroko MAM museoan, Panamako MAC museoan eta hiru urtetik behin egiten den Frestras arte-azokan dago ikusgai haren lana.

Kevin Lim diziplina anitzeko artista da, dibulgatzaile zientifikoa eta kudeatzaile kulturala. Bere lanek eta proiektuek naturarekin eta gizakiarekiko interrelazioarekin lotutako alderdiak lantzen dituzte. Hizkera artistikoen bidez zientzia (naturala eta soziala) hedatzera bideratutako egitasmoak osatzen ditu bere lanarekin. Gure ingurune eta baliabide naturalak hobeto hautematea ahalbidetzen duten programa publikoak eta hezitzaileak garatzeko erabiltzen du sinbiosi indartsu hori. Gaur egun, Panamako Arte Garaikidearen Museoan lan egiten du Programa Publiko eta Hezitzailearen zaindari gisa. 

 Guillah Martins

Maritxu beltz trabesti eta migratzailea, batzuetan artista, beste batzuetan beste gauza batzuk. Argazkilaritzak eta idazketak eskaintzen dizkion lengoaiak erabiltzen ditu lanerako, betiere aktibismo estetikoaren baitan bizitzen eta irauten. Bere suntsitze/eraikitze propioan oinarritzen da garatzen duen praktika artistikoa.

Eugenio Tabot Wright gizon trabestia zen, desagertuen semea. Zapi zuri bat eta semearen pankarta hartuta Maiatzeko Enparantzara oinez joan zen emakume baten biloba. Giza eskubideen aldeko erakundeetako eta arrazoi politikoengatik desagertutakoen eta atxilotutakoen familiartekoen erakundeetako kidea izan da; H.I.J.O.S Córdoba erakundeko kidea izan da; kazetaria izan zen eta Kordobako gizateriaren aurkako delituengatiko epaiketetako kronista izan zen; LGTB herritarren eskubideen aldeko aktibista; diktaduraren garaian gizon trabestia zela adierazi zuen pertsonetako bat. Aholkulari gisa lan egin zuen, Emakumeen eta Nazioko Dibertsitatearen Ministerioaren barruan, Memoria Sailean.

Eta Cris Prieto kazetari eta idazle marikaren laguntzarekin, disidentzia sexualen artxiboei buruzko ikerketa dokumentala egin du. Egilea «Fichados. Crónicas de amores clandestinos», «Maricón de los chilenos» eta «Memorias Invertidas» lanen idazlea eta Memoriaren Probintzia mailako Batzordeko (CPM) kidea ere bada.