ILUNABARREAN ESAN
- Sin categoría
- 12/02/22
ILUNABARREAN ESAN
Zuz
Xabier Vallina
x.vallina@gmail.com
Euskadi | 2021 | 20’ | Fik | J.B. euskaraz, azpitituluak gaztelaniaz
Iruñea, 2002. Segi gazte-erakunde politikoa legez kanpo utzi dute. Urko eta haren lagunik onena, Jon, Segiko kideak dira. Urkoren bizitzak bi aurpegi ditu: publikoa eta pribatua. Bizitza publikoan, militante eredugarri bat da, langilea; pribatuan, desira ezkutuak asetzen aritzen da, bai autobus-geltokiko gizonen komunetan, bai Takonera parkeko txoko ezkutuetan. Bizitza sexualak inguratuko ditu Urkoren bizitza sozial eta politikoa, eta egoera horrek eragina izango du haren harreman eta erabakietan, inguruan duen guztia zalantzan ipintzeraino.