Lopek zioenez: Sin mí, sin vos y sin Dios
- 321DANTZERTI, ESCENICAS
- 05/06/24

Lopek zioenez: Sin mí, sin vos y sin Dios
Dantzertiko Practicum II ikasgaiko ikasleek generoaren eta sexu-aniztasunaren inguruko hausnarketa performatibo kolektibo bat aurkeztuko dute, Matxalen de Pedroren zuzendaritzapean. Fikziozko pertsonaia klasikoen hitzak eta gaur egungo queer teorietako diskurtsoak baliatuz, generoari eta sexu-desirari buruzko galderen erantzunen bila abiatu da lantaldea. Izan ere, askotariko izaerak eta desirak probatu eta plazaratzeko espazio segurua da antzerkia, fikzioaren babespean.

Zuz: Matxalen de Pedro
Dram: Sormen Kolektiboa
Eszen: Martín Barandiaran
Jant: Ainhoa Areitio
Ant: Anartz Langara, Adriana Navarro, Marina Ostolaza, Adriana Pascual, Carla Ruiz, Lucía Toraya, Lucía Viera
Ekainak 22
Bilborock – 20:00