NITRATE KISSES

NITRATE KISSES

NITRATE KISSES

Zuz: Barbara Hammer


AEB | 1992 | 67’ | Fik


J.B. ingelesa, azpitituluak gaztelaniaz


kmccool@eai.org  

Nitrate Kisses Barbara Hammer-en lehen film luzea da. Irudiak lau gay eta lesbiana bikoteren inguruan egituratuta daude, eta maitasun-istorio debekatuak, ahaztuak azaleratzen ditu, baita artxiboetan gordeta geratutakoak ere, queer kultura galdu baten hondarrak balira bezala. Berridazte historiografiko moduko bat da; 1930eko hamarkadako filmen metrajea berreskuratzen du, eta, harako Lot in Sodom (1933) filmean bezala, irudi bidezko erotismo queer bat agertzen du, ezezaguna ikus-entzuleentzat. Hala, homosexualek Hirugarren Reichean jasandako errepresioa ikertzen du, ahotsa ematen die beren bizipenak gogoratzen dituzten lesbiana adinekoei, eta New Yorkeko Lesbian Herstory Archives-eko lana ikusarazten du.

“Nitrate Kisses filmak zalantzan jartzen du nola biltzen den historia, eta ikus-entzulea -izan gaya, izan heterosexuala- akuilatzen du gutunak, txatalak, liburuak, diskoak eta argazkiak bil ditzan, gure bizitza «arruntak» historia gisa gorde ditzagun.” Barbara Hammer