banner_web_ZG_2019

APOYO POSITIVO A+

Apoyo positivo

Apoyo Positivo (A+) gobernuz kanpoko erakundeak 25 urte bete ditu. Euren egitekoa,  berrikuntza soziala lantzea hezkuntza sozial eta afektiboaren eremuan, ezinbestekoa da hainbat arlotarako: garapen pertsonala indartzeko, eta sexu eskubide, giza eskubide, aniztasun, herritartasun aktibo eta osasunaren defentsa eta sustapenerako, bai faktore fisikoei (sexu-transmisioko infekzio, GIB edo bestelako alterazio funtzionalak) eta baita alterazio emozional edo psikologikoei dagokionez ere.

Gai horiek gizartean lantzea zaila den arren, belaunaldi gazteengana heltzea lortu dute, modu eraginkor eta dinamikoan, ikus-entzunezko erreminten bidez. Euren mezua xumea, zuzena eta interesgarria da, eta, garrantzitsuena, ikus-entzunezkoen funtzioa eta efikazia gordetzeko beharrezkoa den zehaztasunari eusten diote.

Diversxs film laburrak guztiz liluratu gintuen –lan honek lau haizetara aldarrikatu zuen gizarteak jada ez duela baimenik eskatu behar nahi duen bezala izateko– eta Indetectables websailak sexu-osasuna lantzen zuen, estereotipoak alboratuz eta sexualitatea aurreiritzi eta konplexurik gabe aztertuz.

Horrez gain, beste hainbat ikus-entzunezko arrakastatsu ekoiztu dituzte: Notodofilmfest ezaguna irabazi duen Eli film laburra, edo Indetectables sailaren bigarren denboraldia, aktore ezagunen parte-hartzearekin, Julieta Serrano, Candela Peña, Alex Forriols edo Mariola Fuentes besteak beste. Zorionez, hirugarren denboraldia prestatzen hasi dira, eta aurreko edizioekin arrakasta lortzen jarraitzen dute, online plataforma nagusien bitartez.

Zinegoakentzat ohorea da elkarte honi Sari Berezia ematea. Gure gizartearen aniztasuna bultzatzen duten proiektu guztiak ezinbestekoak dira. Baina Apoyo Positivok, gainera, ikus-entzunezkoak erabiltzen ditu bere lanari ahalik eta etekinik handiena ateratzeko. Hori dela eta, euren lana aitortu eta bultzatu gura dugu, euren ibilbide eta lanarentzat onuragarria izango delakoan.