SAINT-NARCISSE

SAINT-NARCISSE

SAINT-NARCISSE

Zuz: Bruce LaBruce

GidBruce LaBruce, Martin Girard

AktFelix-Antoine Duval, Tania Kontoyanni, Alexandra Petrachuk, Andreas Apergis

Kanada | 2020 | 101’ | Fik | J.B. ingelesez eta frantsesez, azpitituluak ingelesez eta gaztelaniaz


Estreinaldia Euskadin


Marc Nauleau (Best Friends Forever Sales) / sales@bffsales.eu

1972, Kanada. Dominic-ek 22 urte ditu, eta badu fetitxe bat… bere burua. Ez dago beraren isla baino gehiago kitzikatuko duenik, eta bere Polaroidarekin selfieak egiten ematen du denbora gehiena. Haren amona maitea hiltzean, familiaren sekretu bat jakingo du: haren ama lesbiana ez zen erditzean hil, nahiz hala kontatu zioten, eta badu anaia biki bat urrutiko monasterio batean bizi dena, apaiz ustel baten zaintzapean. Patuak bi gazte eder eta berdin-berdinak elkartuko ditu. Amarekin elkartu eta gero, anaien arteko harremana sexuaren, mendekuaren eta erredentzioaren artean katramilatuko da.

Bruce LaBruce, gure ohorezko saridun mitikoetako bat, bere filmik sexy, politikoki desegoki, antiklerikal eta kitzikagarrienarekin datorkigu. Azken urteotako Bruce LaBruce onena. Are gehiago… amaiera zoriontsuarekin.


JAIALDIAK

2020: Ljubljana LGBT FF, TLVFest, Mix Brasil, Mezipatra Queer FF, Thessaloniki IFF, Busan IFF, Tofifest, Sitges, Giornate Degli Autori

boton_filmin_ZG