Noel Alejandro zuzendari eta gidoigile katalana Berlinen bizi da, eta hamarkada bat darama helduentzako ekoizpenen bitartez zinema-mundua astintzen. Bere filmetan, errealitate sozial, politiko eta afektiboa jorratzen du, enpatiaren, elkarrizketaren eta zintzotasunaren bidez, eta sexu-harremanek gizakiaren unibertso naturalaren parte dira beti. Zentsura nagusi den une batean –kanpokoa zein norberak ezarritakoa, askotan–, Noel Alejandrok aire-bafada fresko, libre eta batik bat beharrezkoa dakarkigu.

Proiekzio berezi honetan parte hartzera gonbidatzen zaituztegu. Zuzendariaren zinematografiaren zati bat ezagutu, eta gure artean izango dugu, sexua pantailan erabiltzeko daukan moduaz, grabatzeko estiloaz, aktoreen hautaketaz edo etorkizuneko proiektuez hitz egiteko.

DEAR FATHER

ELOI AND BIEL

ONLY FRIENDS

SERODISCORDANTES