TU ME MANQUES

TU ME MANQUES

TU ME MANQUES

Zuz: Rodrigo Bellott

GidRodrigo Bellott

Akt:  Oscar Martínez, Rossy de Palma, Fernando Barbosa


Bolivia, AEB, Espainia | 2019 | 110’ | Fik


J.B. ingelesa eta gaztelania, azpitituluak ingelesez eta gaztelaniaz


 elilleras@gmail.com 

Jorgek halabeharrez ezagutu du Sebastián, bere semearen mutil-lagun ohia, Skype bidezko solasaldi batean, eta kontatu dio beraren semeak bere buruaz beste egin duela. Topaketa gogor horren ondoren, Jorge NYra joango da, bere semearekin zer gertatu den jakiteko asmoz, Sebastián eta haren lagunak ezagutu eta buruan dauzkan galderei erantzuten lagun diezaioten. Jorge aurreiritziz eta beldurrez gainezka iritsiko da, baina itxaropenez eta indarrez beteriko komunitate bat aurkituko du, beren zapalkuntza-istorioak gorabehera. Hiru istorio gurutzatuko dira, eta, azkenean, elkargune garrantzitsu batean topo egingo dute; beren bizitzak betiko aldatuko dira, eta antzezlan baterako inspirazio bihurtuko. Horrek guztiak, era berean, Boliviako jende askoren bizitza aldatuko du.

Fernando Meirellesek ekoitzitako film harrigarria. Bazterkeria sozialean erortzeko arriskuan dauden brasildar gazte batzuek gidoia idazteko prozesuan eta lantalde teknikoan parte hartu zuten.


JAIALDIAK:

2019: L. A. Outfest (Award best screenplay), Newfest, Miami International Film Festival

2020: Palm Springs International Film Festival


Estreinaldia Europan