SLIDE_VihSible2019_TITULO

ZG Hedapena helburu zehatz batekin jaio zen: jaialdian ikusgai ditugun lanak udalerrietara zabaltzea, oro har herrientzat zaila delako mota horretako edukiak eskuratzea. Gero eta ohikoagoa da LGTBI+ edukiak edo pertsonaiak dituzten pelikulak zinema komertzialetara heltzea, baina ez da gauza bera gertatzen film labur eta dokumentalekin.

Bigarren helburua, baina ez garrantzi gutxiagokoa, aniztasunarekin eta kulturarekin lotutako jarduera bat eskaintzea da, urtero Zinegoakek sortzen dituen ikus-entzunezko edukiak aprobetxatuz.

Martxo eta apirilean zehar jaialdia herriz herri ibiliko da, Euskal Herriko txoko ezberdinetatik: 70 proiekzio egingo dira 60 udalerritan. Berdindu! zerbitzuari esker (Eusko Jaurlaritzako LGTBI+ Arreta eta Informazio Zerbitzua), eta ZG Hedapenean parte hartzen duten udal eta erakundeen apustuari esker, gero eta gehiago dira jaialdiaren film labur eta luzeak izango dituzten udalerriak.

Bizkaian, edizio honetan, herri ugarik errepikatuko dute: Abadiño, Bakio, Balmaseda, Barakaldo, Basauri, Bermeo, Berriz, Durango, Galdakao, Getxo, Igorre, Leioa, Markina-Xemein, Mungia, Portugalete, Sestao, Sopela, Ugao eta Urduña. Hainbat fitxaje berri ere izango ditugu, besteak beste, Orozko, Otxandio, Sondika edo Zalla.

Gipuzkoan ere errepikatuko duten herri asko ditugu: Anoeta, Arrasate, Azpeitia, Bergara, Hernani, Hondarribia, Oiartzun, Oñati, Tolosa,  Zizurkil eta Zumaia. Ohikoa den bezala, Donostin ere proiekzioak izango ditugu, Gehitu eta EHGAMen lankidetzarekin. Herri berriak ere izango ditugu: Asteasu, Elgoibar, Errenteria, Ordizia eta Lasarte-Oria.

Arabari dagokionez, Aramaiok, Artziniegak, Laudiok eta Urkabustaizek (Izarra) errepikatuko dute. Aurten kuadrilla eta udalerri ezberdinetan lan egiten duten Berdintasun teknikarien lana goraipatu nahi dugu, lehenengo aldiz ZG Hedapena hainbat herritara helduko baita: Agurain, Amurrio, Añana, Armiñon, Arratzua – Ubarrundia, Berantevilla, Erriberabeitia, Erriberagoitia, Gaubea, Iruña Oka, Kuartango, Lantaron, Legutio, Zambrana, Zigoitia eta Zuia (Murgia).

Zinegoakentzat erantzukizun handia da film laburrak, luzeak, dokumentalak edota ipuin kontalariak udalerriz udalerri eramatea, eta bertan aniztasunarekin eta kulturarekin lotutako edukiak eskaintzea, jatorrizko bertsioan beti, eta aurten azpititulazio bikoitzarekin euskaraz eta gaztelaniaz.

ZG Hedapenari esker, etxetik gertu zineaz eta aniztasunaz gozatzeko aukera izan dezazuela opa dizuegu.

BIZKAIA

Abadiño

Errota Kultur Etxea

Martxoak 12 • 18:00

Bakio

Kultur Etxea

Martxoak 20 • 20:00

Balmaseda

Klaret Antzokia

Martxoak 31 • 19:30

Barakaldo

Sala de la Asociación Hala-Dzipo

Martxoak 12  • 19:30

Martxoak 26 • 19:30

Basauri

Social Antzokia

Martxoak 11 • 20:00

Bermeo

Nestor Basterretxea zinema aretoa

Martxoak 12 • 19:00

Martxoak 17 • 19:00

Berriz

Berrizko Kultur Etxea

Martxoak 25 • 19:00

Durango

San Agustin Kultur Gunea

Martxoak 13 • 20:00

Galdakao

Torrezabal kultur Etxea

 Martxoak 24 • 19:00

Getxo

Ludoteka / 17 de Marzo

Romoko Kultur Etxea /Martxoak 19

Algortako Gaztelekua /Martxoak 20

Romoko Gaztelekua /Martxoak 22

Martxoak 11 • 20:00

Igorre

Lasarte Aretoa

Martxoak 20 • 19:00

Leioa

kultur Etxea

Martxoak 10, 17, 24 • 19:00

Martxoak 11 •  20:00

Markina-Xemein

Esperantza Aretoa

Martxoak 22 • 18:30

Mungia

Torrebillela Kultur Etxea

Martxoak 13 • 19:30

Orduña

Alondegia

Martxoak 13• 19:00

Otxandio

Bolalekua

Martxoak 15 • 18:00

Portugalete

DOCK Cine

Martxoak 17 • 18:30

Martxoak 19 • 18:30

Sestao

Salón de la Biblioteca Municipal de Sestao

Martxoak 2419:30

Sondika

SONDIKAKO KULTUR ETXEA

Martxoak 14 • 20:00

Sopela

Kurtzio Kultur Etxea

Apirilak 3 • 20:15

Ugao-Miraballes

Ugaoko Institutua

Martxoak 13

Zalla

Zalla zine-antzokia

Martxoak 21 • 20:00

GIPUZKOA

Anoeta

Mikelasagasti auditorioa

Martxoak 27 • 18:30

Arrasate

Kulturateko Areto Nagusia

Martxoak 26 • 19:00

Asteasu

Udaletxeko ikus-entzuneko aretoa

Martxoak 13  • 19:00

Azpeitia

Sanagustin kulturgunea

Apirilak 21

Bergara

Seminarixoa

Martxoak 11 • 20:00

Donostia

Teatro Principal

Martxoak 16 

Martxoak 17

Martxoak 18

Elgoibar

Herri Antzokia

Martxoak 12 • 21:30

Martxoak 26 • 21:30

Hernani

Biteri Kultur Etxea

Martxoak 2719:00

Hondarribia

Kultur Etxea

Martxoak 19 •  19:00

Lasarte-Oria

Manuel Lekuona Kultur Etxeko aretoan

Martxoak 1419:00

Oiartzun

Pleno Aretoa

Martxoak 13 • 19:00

Oñati

Zine aretoa, Oñatiko Kultur Etxea

Martxoak 11 • 19:30

Errenteria

Niessen Aretoa

Apirilak 2 • 19.00

3 de Abril • 19.00

Tolosa

TOPIC

Martxoak 24 •  19:00

Zizurkil

Plazida Otañoko Gela Balioanitza

Martxoak 2319:00

Zumaia

Aita Mari Zinema

Martxoak 5 • 22:00

Apirilak 2 • 22:00

ARABA

Amurrio

Añana

Sala Multiusos Almacén De Santa Ana De Salinas De Añana

Martxoak 21• 19:00

Aramaio

Armiñón

Centro Social De Armiñón

Martxoak 15 • 18:30

Arratzua-Ubarrundia

Artziniega

Ayuntamiento Viejo

Martxoak 13 • 18:00

Berantevilla

Las Escuelas De Berantevilla

Martxoak 13• 19:00

Iruña Oka

Centro Cívico De Nanclares De La Oca

Martxoak 12 • 18:30

Lantarón

Sala Del Ayuntamiento De Lantarón Comunión

Martxoak 2818:00

Laudio

Laudioalde Zinema Aretoa

Martxoak 14 • 17:30 / 20:00

Legutio

Ribera Alta

Casa Verde De Pobes

Martxoak 27 • 19:00

Ribera Baja – Erriberabeitia

Centro Cívico De Ribabellosa

Apirilak 3 • 18:00

Urkabustaiz (Izarra)

Valdegovía

Sala De Cine Del Ayuntamiento De Villanueva De Valdegovía

Martxoak 14 • 11:00

Zambrana

Centro Social De Zambrana

Apirilak 4 • 18:30

Zigoitia

Zuia (Murgia)