ZG PRO ekimena Zinegoak jaialdiak industria zinematografikoari eskaintzen dion esparrua da; zehazki, ikus-entzunezko LGTBIQ+ ekoizpenen berrikuntzari, ikerketari eta prestakuntzari. Funtsezko topagunea da sexu-, identitate- eta genero-aniztasunarekin loturiko zinemagintzan diharduten eragile eta espazioei ikusgaitasuna emateko, baita eragile horiek prestakuntza-esparru espezializatuetara hurbiltzeko ere.
Egia da azken urteetan queer zinema gehiago dagoela zirkuitu komertzialetan eta arrakasta handiz iristen dela ikus-entzuleengana zine-aretoen bitartez; hala eta guztiz ere, proiektu gehienentzat ezinezkoa da harresi hori zeharkatzea. Hori dela eta, 2024ko ZG PRO egitasmoak laguntza emango die aurten ere Euskal Herriko, Espainiako estatuko zein nazioarteko LGTBIQ+ zine-proiektuei.
Bide horretan, Europa Sur LGTBIQ+ Jaialdien Sarearen laguntza izango dugu; gogoan izan sare horren barruan daudela Queer Lisboa eta Queer Porto jaialdiak, Mix Milano, Parisko Chéries-chéris eta Zinegoak.
Aurtengo berritasuna Espainiako Estatuko LGBTIQ+ Laborategien Sarea izango da, Fire!! Lab (Fire!! jaialdia, Bartzelona) eta Queercinelab (Triángulo fundazioko jaialdiak biltzen dituena: Lesgaicinemad, Cinhomo, Andalesgai, Fancinequeer eta Zinegoaken ZG PRO) ekimenek osatua. Aurten, gainera, Donostiako Zinemaldiarekin batera, sari bat sortu dugu elkarlanean: ZG PRO Industry SSIFF Saria. Hala, laborategi bakoitzak proiektu bat sarituko du, eta proiektu irabazlearen ekoizleek aukera izango dute Donostiako Zinemaldiaren industria-foroetan egoteko, parte hartzeko eta haietan sartzeko. Helburua, betiere, LGTBIQ+ proiektuak ikusgarri egiteko eta sustatzeko aliantza bat sortzea da.
Horrez gain, gurekin izango dugu Incoproduction zine- eta telebista-proiektuetarako merkatu digitala. Aurten, gainera, lankidetza estuagoa izango dugu, ZG PRO Work in Progress plataformari esker (WIP) eta Music Library & SFX -en babesarekin.
ZG PRO bi egunetan egingo da. Ekainaren 27an, ikus-entzunezkoen eta kulturaren sektoreko Euskal Herriko, Espainiako estatuko eta nazioarteko zenbait profesional entzutetsuk master classak eskainiko dituzte Azkuna Zentroko Bastida aretoan. Ekainaren 28an, berriz, ZG PRO Lab ekimena izango da, Azkuna Zentroko Iparragirre aretoan; zehazki, pitching formatuan aukeraturiko proiektuak aurkeztu, DAMAk eskainitako du ikastaroa, eta ZG PRO epaimahaia osatzen duten pertsonekin one to one saioak egingo ditugu.
ZG PROko jarduerak ikus-entzule guztiei irekiak dira; nolanahi ere, arreta berezia eskaintzen zaie sektoreko profesionalei eta LGTBIQ+ kulturan oinarrituriko industria zinematografikoari buruzko prestakuntza jaso nahi duten ikasleei.

Hizlariak

TAU LUNA ACOSTA
Artista bisuala, ikertzailea, komisarioa, bitartekaria

ANAÍS CÓRDOBA-PÁEZ
Bideografoa, djLaNïn, komisarioa

SONIA FERNÁNDEZ PAN
Idazlea, ikertzailea

DANELE SARRIUGARTE
Idazlea, itzultzailea

FELA VILA NÚÑEZ
Ikertzailea, irakaslea, idazlea, komisarioa, aktibista
Masterclass
Ekainak 27
sala Bastida aretoa
Azkuna Zentroa
10:00
Con el tiempo la maleza se impone
Sonia Fernández Pan (Idazlea, Ikertzailea).
Sastrakekin pentsatzeko saiakera bat, istorioak kontatzeko estimulu basati batetik sortutakoa. Hainbat bidelagun izango ditut: keinu intuitiboak, lagunak, nahaste-borraste zentzuak, pelikulak, jatorri anitzak, elkarrizketak, joan-etorrian dauden sustraiak, laserrez egindako irudiak eta belar txar onak.
Ekainak 27
sala Bastida aretoa
Azkuna Zentroa
11:00
Itxaropen motaren bat.
Tau Luna Acosta
Ipar globalean irudikatzen den mundu-amaierari kontrajarrita, Hegoaldean mundu-amaiera sistemikoak bizi izan ditugu, eta horrek beste mundu batzuk irudikatzea eta etengabe sortzea ekarri du beti, ez oinazerik gabe. Amorruari eta maitasunari esker eusten diogu munduen sorrerari, itxaropena eraikitzeko tresnak baitira, antzua dirudien lurrean ere haziak ereiteko teknologia politikoak. Nire lanean, ikusmen-arteak, lankidetzazko esperientziak eta ikus-entzunezkoak gurutzatzen dira, gizakien eta gizakia-baino-gehiagoko izakien artean pentsa dezagun nola duindu daitezkeen migrazioak, lurralde-lekualdatzeak, sexu-genero disidentziak eta ordena kolonial estraktibistak zeharkaturiko bizitzak duintzeaz.
Ekainak 27
sala Bastida aretoa
Azkuna Zentroa
12:00
Mahai ingurua
Dantza! Queer jaia irudiaren espazio politiko gisa
1980ko hamarkadan azaleratu zen gorputza politikoa dela, eta, berehala, jaia erresistentziarako esparru bilakatu zen. Queer gorputzak aldarrikatzean, gozatzearekin batera sexu-politikak eta praktika disidenteak eraikitzea aldarrikatzen da.
Jaia oinazea da, amorrua, maitasuna, desira, plazera, burua zoratzen duen erritmoa, bihotzak sentimendu berean elkartzen dituena. Jaia dantza eta borroka da, gorputzen aldarrikapenaren alde, aldarrikapenari esker izan daitezkeen gorputzen alde.
Nola berrasmatzen dira hizkuntza politikoak jai-giroan? Non dago jaiaren izate eta egitearen eta queer gorputzen arteko bidegurutzea?
Anaís Córdova-Páez, Sonia Fernández Pan, Danele Sarriugarte eta Fefa Vila Núñez hainbat ahotsetara bilduko dira elkarrizketa batean. Mugimenduak, musikak eta jaiak betetzen duten esparruko queer esperientziak partekatuko dituzte, etengabe zentsuratzen, zigortzen eta ospatzen den irudi baten inguruan.

Ekainak 28
sala Iparragirre aretoa
Azkuna Zentroa
10:00 – 14:30 / 17:30 – 18:00
ZG PRO LAB 2024 jardunaldia hasteko, ZiNaizen ikus-entzunezko edukiak sortzeko lehiaketa aurkeztuko du Naizen Adingabe Transexualen Elkarteak. Helburua haur transen askotariko errealitateak ikusarazteko ikus-entzunezko edukien sorrera bultzatzea da, eta aurkezpenean azalduko dituzte lehiaketaren oinarriak.
Ondoren, aukeraturiko proiektuak aurkeztuko ditugu, pitching formatuan. ZG PRO sarietarako hautagaiak izango dira proiektu horiek, eta zinemaren sektoreko profesionalek eta Europa Sur LGTBIQ+ Jaialdien Sarearen ordezkari batek osaturiko epaimahai batek erabakiko ditu sariak.
Goizeko saioaren amaieran, eskubideen kudeaketari eta zinema-ekoizpenari buruzko hitzaldi bat eskainiko du DAMAk, ikus-entzunezko autoreen eskubideen bilketan, kudeaketan eta banaketan espezializaturiko Espainiako erakunde kudeatzaileak.
Arratsaldean, one-to-one saioak izango ditugu, eta, amaitzeko, sariak banatuko ditugu.
Programación:
10:00 Aurkezpena. ZiNaizen.
10:30 Pitching saioak. 5 proiektu (30 min/proiektu bakoitza).
13:30-14:30 DAMA. Ikus-entzunezko lanen egile-eskubideen kudeaketa.
16:00-17:00 1-1 saioak.
17:00-17:30 Sariak.
Epaimahaia

Margherita Ghetti
Zinema eta Komunikabideetan doktorea Kaliforniako Unibertsitatean (Berkeley). Zinema eta Kultura Queer-ari buruzko Mix Milano LGTBIQ+ Nazioarteko Jaialdiko programatzailea da. Aldi berean, Wanted Cinemaren banaketa-katalogoarekin loturiko ekitaldien komunikazio- eta programazio-arduraduna da. Italiako Zinemaren Historiako irakaslea izan da. Kalifornian, programazio- eta komunikazio-lanak egin zituen Berkeleyko Arte Museoan eta Pazifikoko Zinema Artxiboan (BAMPFA) eta Mill Valleyko Zinema Jaialdian (MVFF).

Zuri Goikoetxea
2010etik, gidoilari-, zuzendari- eta ekoizle-lanetan dihardu Doxa ekoizpen-etxean. Haren lan eta kolaborazioak hainbat aldiz aukeratu eta saritu dira hainbat jaialditan: Cannesko Jaialdia, Donostiako Zinemaldia, Xixoneko Nazioarteko Zinema Jaialdia – FICX, Kopenhageko Dokumentalen Nazioarteko Jaialdia – CPH:DOX edo Nyongo Nazioarteko Zinemaldia – Visions du réel, besteak beste. 2021ean, Berlinale Talenterako hautatu zuten; 2018an, ikus-entzunezko egonaldi batean parte hartu zuen, Matadero Madridek antolatuta, Cabeza y corazón filmarekin; eta, 2021ean, Cabello/Carceller-en Una voz para Erauso piezaren ekoizlea izan zen, Azkuna Zentroko erakusketa batean, Paul B. Preciadoren komisariotzapean.

Ainhoa González Sanchiz
Europa Creativa Desk MEDIA Euskadiren bulegoko arduraduna. Europako nazioarteko merkatu garrantzitsuenetan hartu du parte, eta Euskal Herriko eta Europako zinema arloko profesionalen artean berrikuntzako tailerrak eta jardunaldiak antolatu ditu.

Peter Stephens
Music Library & SFX-eko bazkidea, Audio Network ekoizpen-musikako katalogoaren editoreordea eta Espainiako ordezkaria. Ibilbide luzeko proiektu-koordinatzailea; haren lanen artean, azpimarratzekoak dira kolaborazioen kudeaketaren arloko eginkizunak, ML&SFX/Acorde musika-ikuskaritzako ataleko ekitaldietan parte hartzea eta AltMusic-en katalogoa. AltContent argitaletxe eta ekoiztetxearen bitartez, Izaskun Arandiaren My Way Out dokumentalaren ekoizpenean parte hartu du (2023). Filmetarako musika-ekoizpenaren eta -aholkularitzaren arloko sariak banatzen ditu Espainiako estatuko hainbat jaialditan.

María Basagoiti Salazar
Ikus-entzunezko Komunikazioan lizentziatua izateaz gain, Zinema Industriako Enpresen Kudeaketa masterra egin zuen. Hamar urte baino gehiago eman ditu programak, realityak eta fikziozko lanak ekoizten; besteak beste, Mediaseten, Video Median eta Pausokan. 2021etik 2024ra, Primeran eta Makusi OTTak kudeatzen eta martxan jartzen aritu da, eta, gaur egun, EITBko antena-eskubide eta koprodukzioen ko-arduraduna da.
Sariak
ZG PRO Laborategia Saria (1.000 €)
ZG PRO Lab 2024ko proiekturik aipagarrienarentzat.
Music Library ZG PRO Saria
Music Library & SFX-k babestua. AudioNetwork eta AltMusic ekoizpen-katalogoetan sartzeko tarifa finkoa, 360º musika-ikuskapeneko zerbitzuak, musika komertzialen eskubideak negoziatzeko karguen gaineko deskontuak, eta estudioak eta SFX erabiltzeko aukera (1.500 €-ko balioa du sari honek).
Industry SSIFF ZG PRO Saria
Espainiako Estatuko LGTBIQ+ Laborategien Sarearen eta SSIFFaren arteko ekimen bat da. Bidaia-poltsa bat, akreditazioa, lekualdatzeak eta lo egiteko tokia Zinemaldiaren bi egunetan, eta zenbait ekoiztetxe eta industria-agenterekiko bilera sorta bat.

Anunnaki
Zuz: Iker Oiz Elgorriaga
Eko: Isabel Sáez Pérez
Anuarren ametsa dantza egiten ikastea eta eszenatoki gainean distira egitea da. Haren dantza-taldearen egunerokoa ezagutuko dugu: Kiki House of Anunnaki. Bere hirian aitzindari, ballroom kultura eta vogue dantza ekarri ditu Iruñeko karriketara. Anuarrekin eta haren LGTBIQ+ familiarekin batera abiatuko gara arrakastaranzko bidean eta beren identitatearen bilaketan. Era berean, ballroom kultura ezagutuko dugu, identitate transexual eta arrazializatuek New Yorken 1970eko hamarkadan sorturiko mugimendua.

High
Zuz: Daniel Alegrete
Eko: Santiago Skiappa
Bidaia bat egingo dugu Larriren memorian barrena. Larrik High sortu zuen, Euskal Herriko lehen klub gaya. 1977an ireki zituen ateak, Bilbon; handik gutxira, antzeko beste klub batzuk sortu ziren, baina High da iraun duen bakarra, eta duela lau hamarkada bezalaxe dago.

Los Siento
Zuz: Bella Cintra, Laurent López de Gardey
Eko: Rodrigo Lavorato
Film dokumental trans/queer honek transen sentimenduen bazterketan sakontzen du. Bide bat ireki nahi du ikus-entzuleen eta filmeko pertsonen artean, bizitza errealean ez dagoen konexio bat lortzeko asmoz.

Las niñas de Canchas
Zuz: Raul Villalba Palacin
Eko: Noor Husheri Pastrana
Valentinak hemezortzi urte beteko ditu laster. Bere urtebetetzearen bezperan, bere jarrera aldarazteko zentrotik ihes egingo du, familiaren ezusteko bisitaren ondoren.

Los versos perdidos
Zuz: Susana Ramírez de Arellano
Eko: Michèle Massé
Espainia, 1936. Gazte talde bat Lorca askatzen ahaleginduko da, baina, dena gaizki atera, eta ihes egin beharko dute. Larriduraz beteriko bidaia batean, ahal bezala borrokatuko dira gerra-giro bete-betean aurrera egiteko eta bizirik ateratzeko. Inork ez ditu prestatu bidaia horretarako.