Nola esaten dugu “lesbiana” euskaraz? Nola izendatzen dugu gure burua, gure praktika, gure subjektu politikoa? Eta kontuan izanik euskara minorizatuta dagoela, egoera diglosikoan, zapaldua, zer pentsatzen edo sentitzen dugu erdal maileguak erabiltzean? Egin dugu inoiz saiakera pertsonalki edo kolektiboki euskarazko hitzak topatzeko edo sortzeko?

Hala bada, zeintzuk izan dira emaitzak?

Galdera horietatik abiatuta, euskal idazleen, itzultzaileen, bertsolarien eta aktibisten ekarpenak plazaratuko ditugu; Itxaro Borda, Aitor Arana eta Amaia Alvarez Uriaren ekarpenetan oinarritutako glosario bat zabalduko dugu eta bollo bertso saioaz gozatuko dugu.


AMAIA ALVAREZ URIA: Irakaslea. Sareinak eta Katalinak bizikletan taldeetako kidea. Argia aldizkariko literatur kritikaria. “Gorputza eta generoa, Desira desordenatuak” eta “Genero ariketak” liburuetako egileetako bat. “Euskararen erabilera ez sexista” eta “Diskurtsoa eta generoa” saioen hizlaria Emaginek, Urtxintxak eta bestek antolatutako ikastaroetan.

JUNE FERNANDEZ: Kazetaria. Pikara Magazine aldizkari feministaren sortzailea. Argia eta Ttap aldizkarietan zutabegilea. “10 ingobernables” eta “Abrir el melón” liburuak argitaratu ditu. “Euskararen erabilera inklusiboa” gidaren egilea da (UPV/EHU). Larrabetzuko Zutunik! talde feministako eta Histeria Kolektiboak bultzatutako “Amatasun bolloak” egitasmoko kidea da.


 

Koordinatzaileak: June Fernandez eta Amaia Alvarez Uria

Diseinua: Kalaka

Produkzioa: María Salazar Riaño – Histeria Kolektiboa

Itzulpenak: Saretik

Urtea: 2021 – 2022

Ekarpenak egin dituzte:

Bizipenak: Izaskun Aranbarri; Maren Zubeldia (Zinegoak); Maite Irazabal (Bizkaiko Lesbianen Kolektiboa); Josune Ortiz eta Ana Jaka (Lumatza); Irati Leon (B.A.L.A.); 7menos20 taldea; Garazi/Gatx Eizagirre; Nagore Zuazo; Argi Lertxundi; Nahia Urdanpileta eta Batirtze Lertxundi (OihuK).

Ekarpenak: Ainara Artetxe, Josune Ortiz, Ainara Sarasketa, Arrate Hidalgo, Irati Leon, Danele Sarriugarte, Ana I. Morales, Fermintxo Zabaltza, Amaia Agirre, Eli Pagola, Ana Jaka, Ainhoa Güemes, Pilon Mendibil, Dom Campistron, María Mur, Alaine Agirre, Maialen Arzallus eta Xabier Sukia.

Sorkuntza: Amaia Agirre, Ana Jaka, Dom Campistron, Danele Sarriugarte, Susanna Martin, Itxaro Borda, Ainhoa Güemes, Pottors ta Klito, Eva Pérez-Pons, Elena Olave, Oihana Arana, Leire Vargas eta Lizar Begoña.

Deskargatzeko materiala:

Iturri bibliografikoak: 

Alvarez Uria, Amaia (2013): Genero-ariketak. EDO! obra kolektiboan argitaratutako glosarioa.

Arana, Aitor (2005): Gay hiztegia. Txalaparta

Definizio ugari moldatu ditugu edo guk geuk proiektu honen baitan sortu ditugu. Horrek erakusten du euskal komunitateak ez duela beharra sentitu LGTBIQ hiztegia edo glosategia osatzeko orain arte. Edo/eta LGTBIQ komunitatearentzat ez dela lehentasuna izan euskaraz haien burua izendatzea. Gai honen inguruko hausnarketa egiteko proposamena luzatu nahi dugu egindako lan honekin. Era berean, sexualitateari buruzko definizioak transinklusiboak ez diren kezka dugu. Erronka bat ikusten dugu hor.