Zinegoak-ekin hasiera-hasieratik harreman berezia izan duen zuzendari baten azken sorkuntzaz gozatzera gonbidatzen zaituztegu: Antony Hickling-ez ari gara.

Hickling-ek 2014an parte hartu zuen lehenbizikoz Zinegoak-en. Little Gay Boy film luzeak OFF Zinegoak sailean parte hartu zuen, sail hori KRAK bihurtu eta jaialdiaren sail ofizialean sartu aurretik. 2015ean, haren bigarren film luzeak, One Deep Breath, berriz ere OFF Zinegoak-en parte hartzeaz gain, film luze esperimental onenaren saria jaso zuen. Hickling beste bi alditan itzuli zen Zinegoak-era: 2017an, Where Horses Go to Die aurkeztu zuen; 2018an, Frigen proiekzio berezia eskaini genuen, eta ikus-entzunezko queer lantegi bateko mentore izan zen. Lantegiaren emaitza, gainera, Eguna iluntzen danean film laburra izan zen, eta 2021ean estreinatu zen.

Down in Paris zuzendari oparo honen azken ekoizpen-lana da, eta, berriz ere, Espainiako estatuko premier-a eskainiko du Zinegoak-ek.

DOWN IN PARIS