


NICOLE COSTA
(Santiago)
Aktorea, zinemagilea eta ekoizlea. 2017an, emakumezko aktore onenaren saria irabazi zuen Queer Lisboa jaialdian, Adrián Silvestreren Los objetos amorosos filmean egindako lanagatik. 2018an, zuzendarikide gisa estreinatu zen, SANFIC jaialdian, Danger & Alone film laburrarekin, Mary Monahan aktorearekin batera. 2019an, bere lehen film luzea estreinatu zuen, El viaje de Monalisa, besteak beste Valdiviako Nazioarteko Zine Jaialdian, IDFAn eta DOC NYCn. Honako sari hauek jaso ditu: dokumental onenaren saria, 2020ko Zinegoaken; film dokumental onenaren saria, 2020ko LesGaiCineMadean; eta, berriki, AEBko Film Latinx onenaren saria, Cinema Tropical filmarekin (New York, 2021)

PILAR MONSELL
(Kordoba)
Zinemagilea, artista eta ikertzailea. Sormenezko Zine Dokumentala ikasi zuen, Bartzelonako Pompeu Fabra Unibertsitatean (2007). Zenbait film zuzendu ditu: Distancias (2008), Pan, trabajo y libertad (2012), África 815 (2014; dokumental onenaren saria 2015eko Zinegoaken) eta Dos sueños después (2017; epaimahaiaren sari berezia Málagako Jaialdian eta ohorezko aipamena Limako Zine Independentearen Jaialdiko Muga Suntsituak sailean). Gaur egun, bere azken lana aurkezten ari da, Una revuelta sin imágenes (2020), New York Film Festivalaren Currents sailean estreinatua eta besteak beste Malagan, Sevillan eta Doclisboan hautatua.

XABIER ARRATE BURGUILLO
(Lekeitio)
Historian lizentziaduna; Literaturaren, Artearen eta Pentsamenduaren Ikerketa Konparatiboko Masterra; eta Kultura Plataformen eta Erakundeen Kudeaketa graduondokoa.
Bere ibilbide profesionala irakasle gisa garatu du batik bat, eta irakasle-lana ikus-entzunezko arteen eta arte eszenikoen arloko kultura-kudeaketako proiektuekin uztartzen du, hala nola Lekeitioko Kaleka Arte Jaialdiarekin edo Ertzak antzerki amateurreko topaketekin.
2013tik, Euskal Zine Bileraren antolakuntza-taldeko partaidea da, eta, gaur egun, Euskal Herriko euskarazko zinema-ekitaldi zaharrena den horren zuzendaria da.


AFIOCO
(Italia - Txile)
Zinemagile eta aktibista ez-binarioa. Zine-eskolan ikasi ondoren, argazkilaritzaren, arte-bideoaren, vijingaren eta aktore-zuzendaritzaren munduan sartu zen.
Apoyo Positivo GKEan ekin zion ikus-entzunezko aktibismoari, 2010ean, LGTBI+ kolektiboaren barnean aniztasunei eta pertsona zaurgarriei ikusgarritasuna emanez.
2016an, Diversxs zuzendu zuen, bere lehen dokumentala, nerabe transexualen talde bati buruzkoa; hainbat sari jaso zituen (Valladoliden eta Lesgaicinemad-ean, adibidez), eta mundu osoko hogeita hamar lehiaketa ofizialetan baino gehiagotan hautatu zuten. Apoyo Positivorekin batera sortu zuen, halaber, Indetectables fikziozko telesaila, GIBak gure gizartean duen problematikari buruzkoa, eta telesail horren zenbait kapitulu zuzendu ditu.

KAI ETXANIZ
(Iruñea)
Sony/ATVko kanta-konpositorea eta abeslaria. Haren single arrakastatsuen artean daude “Sonrisa” (Ana Torroja) edo “Deshazte de mí” (Malú), Cadena Dialeko kantarik onena 2014an. Une honetan, Aitanak edo Sergio Dalmak abesten dituzten singleen egilekidea da.
Trans aktibista gisa, Nafarroako Gobernuaren Lgtbi+ Pertsonen Berdintasun Sozialerako Ekainaren 19Ko 8/2017 Foru Legearen lan-mahaian parte hartu zuen, zeinak balio izan baitzuen Nafarroako trans komunitatea despatologizatzeko eta autodeterminatzeko.
Azkenik, Naizen / Yo sé quién soy haur transen argiari ikusgaitasuna emateko proiektuaren egilea da, eta project manager gisa jardun du.

PABLO A. CANTERO
(Cáceres)
Hamarkada bat baino gehiago darama FanCineGay Extremadurako Nazioarteko LBTB Zine Jaialdia zuzentzen, diziplina anitzeko proposamen kultural bat lurraldeko 25 herritara baino gehiagotara hedatzen dena. Triángulo Extremadura fundazioko lehendakariordea da.
Ikerketa Soziosanitarioko doktorea. Terapeuta okupazionala, sexologoa eta gizarte-hezitzailea. Irakaskuntza du pasio. Gaur egun, Talavera de la Reinako Osasun Zientzien Fakultateko Kultura Komunikazioaren eta Hedapenaren dekanordea da (Gaztela-Mantxako Unibertsitatea).


BEGOÑA ZUBERO
(Bilbo)
Argazkilaritza ikasi zuen, Madrilen eta New Yorken. Hasierako proiektuetatik, ezaugarri tekniko, formal eta estetiko bikaineko tesi-argazkilaritza bat garatu du, eta, dokumentazio- eta ikerketa-lanari esker, esangura intelektual handiko irudiak landu ditu.
Azken lau urteetan Italian egindako egonaldiaren emaitza El principio es la mitad del todo izenburupean aurkeztu du. Hain zuzen, Michelangelo Antonionik 1939an Cinema aldizkarian argitaratu zuen “Per un film sul fiume Po” artikuluan, haren argazkilari-profilaren berri izan zuen, eta horretan oinarritua dago Zuberoren azken proiektua.

NATALIA PIÑUEL MARTÍN
(Salamanca)
Arte-historialaria, kultura-ikertzailea eta Playtime Audiovisuales plataformatik komisarioa eta sortzaileetako bat. Plataforma horretan, kuradore-proiektuak garatzen dituzte arte-zentroentzat eta kultura-erakundeentzat; esate baterako, Telefónica Fundazioaren Espazioa, MUSAC, DA2, Azkuna Zentroa edo Centro de arte Dos de Mayo. Nazioartean, AECID eta Cervantes Institutua. Gainera, hedabideetan parte hartzen du, genero-gaietan aktibista izanik, eta hitzaldiak eta ikastaroak ematen ditu. 2020an, Ellas hacen ruido aurkeztu zuen (Panorama España), Las Lindas Pobresek argitaratuta.

PRISCILLA ROBLEDO
(Milan)
Programatzailea, babesleen arduraduna, ekoizlea, MIX Milano jaialdiko nazioarteko harremanen kudeatzailea (2017), Immaginaria Nazioarteko Zine Jaialdiko programatzailea eta Milano Film Network Industry programako zuzendarikidea da. Bestalde, zenbait dokumental ekoitzi ditu: Never Whistle Alone (2019), Chic & Fabulous (2020) eta The Wing are not for Sale (WIP 2021).
EPAIMAHAIAK
ANIZTASUN ETA GIZA ESKUBIDEEN EPAIMAHAIA
Amnistía Internacional, Aimar Rubio
BFA / DFB, Idoia Aldama
Festival Internacional de Cine Invisible, Film Sozialak, Gorka López Arantzamendi
LESBIANISMO ETA GENEROAREN EPAIMAHAIA
Mosuak
Saioa Bastero Urruchua , Josune López Lucas, Ana Ortiz de Guinea López de Arana
Ukatu
Lizar Begoña Madariaga, Celeste Agüero Gonzalez
EUSKAL AKTOREEN BATASUNAREN EPAIMAHAIA
Aiora Sedano
Esti Villa
Alfonso Diez
GAZTE EPAIMAHAIA
Ikasleak / Estudiantes / Students:
EHU/UPV
Euskal Herriko Zinema Eskola EHZE/ECPV
IMVAL
IEFPS Tartanga IES
SENIOR EPAIMAHAIA
Bizkaiko jubilatuek eta helduentzako hezkuntza zentroetako ikasleek osatzen dute.