NOLA ESAN/IZAN  BOLLERA  EUSKARAZ?

NOLA ESAN/IZAN  BOLLERA  EUSKARAZ?

SOLASALDIA

NOLA ESAN/IZAN  BOLLERA  EUSKARAZ?

EUSKAL OPIL HIZTEGIA

Soropila, kapaza, marioker, lumatza… Iaz Nola esan/izan bollera euskaraz? proiekturako hitzak eta ekarpenak bildu zituzten Amaia Álvarez Uria literatura irakasleak eta June Fernández kazetariak. Nolanahi ere, berbak topatzea edota asmatzea baino erronka potoloagoa da horien erabilpena sustatzea; bestela esanda, euskal opil hiztegiari bizia ematea. Ildo horretan, proiektuaren webgunea aberasteaz gain, solasaldia eta errezitala prestatu dituzte aurtengo 3, 2, 1…Zinegoak-erako. Arlo ezberdinetako sortzaile euskaldun kuirrak gonbidatu dituzte.