Praktikak eta errepresentazioak gorputzetik

Portugalgo 1970eko urteetako zinematografia queer bat

Joana de Sousa

Kultura-ekoizlea, komisarioa eta zinemagilea

1975ean Óscar Alves artistak eta João Paulo Ferreira zinemagileak Cineground zinema-ekoizpen amateurreko kooperatiba sortu zuten. Abiapuntu gisa, Andy Warholen filmak hartu zituzten: lan hauek 1974ko iraultzaren ondotik iritsi ziren Portugalera, hainbat hamarkadatan diktadura errepresibo baten mende egon eta gero. Cinegroundentzat, Super8-a “formatu profesional” bat zen, eta haren muga teknikoetan arakatuz lortu zuen ahalik eta emaitza artistikorik onenak ziurtatzea. Portugalgo zineman lehenbizikoz jorratu zituen sexualitate eta genero-adierazpen ez-normatiboak, 1970eko urteetan oraindik ere zigortu egiten baitzen hori. Underground zinema bere horretan: taberna eta gau-klubetan proiektatzen ziren taldearen filmak, eta proiekzio-zirkuitu alternatibo bat sortu zen. Iraupen laburra izan zuen kooperatibak, 1978ra arte, baina ondare aberatsa utzi zuen Portugalgo queer historian. Hil aurretik, Óscar Alvesek Queer Lisboa International Film Festivalen esku utzi zituen proiekzio-eskubideak. Orain, Cinemateca Portuguesarekin lankidetzan, iraun zuten kopiak kontserbatzen eta digitalizatzen ari dira. 

Cinegrounden artxiboak galdera garrantzitsuak planteatzen ditu: nola babestu, aktibatu eta konpondu LGBTQI+ bildumak, bereziki baldintza prekarioetan egin zirenak eta horrenbestez katalogazio- eta berriztapen-metodo espezifikoak behar dituztenak? 

Queer presentzia/errepresentazioa a klaseko jaialdietan: distiratsua al da benetan etorkizuna

Cédric Succivalli

Programatzailea eta zinema-kritikaria

Azken hamarkadan, zinema queerrak gero eta presentzia handiagoa izan du A klaseko jaialdietan, baina etorkizuna itxaropentsua al da LGTBIQ+ errepresentaziorako eta ikusgarritasunerako?

Canneseko azken jaialdian, aspaldiko film kopuru txikiena aurkeztu zen Queer Palma lehiaketara. Cedric Succivalli programatzaile aritu da Veneziako Zinema Jaialdiko Giornate Degli Autori sail independentean, eta jaitsiera nabarmena sumatu du aurkeztu dituzten istorio queerrei dagokienez. Zeozer berezia izango da, urte arraro bat nolabait esateko, ala kezkatzeko arrazoirik badago? Azken 10 urteen errepaso bat eginez, joera zein den ikusten saiatuko gara, eta garrantzitsuena: zer egin dezakegun errepresentazio-hutsune posible horri buelta emateko.

Gorputza/Gehiegikeria: Ariketa hausnarkari bat

Lucrecia Masson Córdoba

Ikertzailea

Ibilbide eta solasaldi bat proposamen bisual praktiko eta -orobat- deskolonizatzaile batzuetan barrena. Gorputz disidenteak natura deritzon horrekin erlazioan jartzean hartzen duen lekua desengonkortu nahi du ariketa honek. Hausnartuz, bakarra ez diren gorputzetara joko dugu.

Mahai ingurua

Estetika ez binarioa

Moderatzailea

Mariona Borrull  / Zinema-kritikaria

Zineman, “begirada femeninoa” delakoa instituzionalizatu da, mugimenduan den irudiaren gaineko ohiko arauak (patriarkalak) transgreditzeko moduak atzeman nahiko balira bezala. Jakina, begirada “femenino” horren abiapuntua planteamendu binarioa da, eta, hori dela eta, zalantzan jarri beharra dago. Nolanahi ere, “begirada femeninoak” kanonari begira transgresioak pentsatzeko eta berrantolatzeko egindakoa baliagarria izan da iraultza horiei izena eta izana emateko.

Orain, asma dezagun hirugarren begirada bat, aldaketa eta lurruntasuna erdigunerik zorrotzenean onartuz. Ikuspegi queer, trans, neutro bat. Nola taxutzen da arteetan eta zer forma hartzen ditu? Zer tresna ematen dizkigu eta nola heldu diezaiokegu ito gabe, hau da, modu queer batez?

Parte-hartzaileak · Participantes · Participants

Caru Basakatua

Gidoilaria, queerra eta Vallekaskoa. Bereziki erakartzen dute queerra, disidentea eta kontrakulturala arakatzen eta ospatzen duten istorioek. Cum Laude doktorea Psikologia Kliniko eta Osasunekoan. Horrez gain, konduktismoa, buru-osasuna eta sexualitate queerra interesatzen zaizkio. Haren lehen film laburra, Desviación típica, munduko 40 jaialditan baino gehiagotan hautatua izan da.

Zuz Martin Segarra

Komiki-marrazkilaria 2010etik, eta aktibista queer ez-bitarra eta feminista.

Haren lan luzeen artean, aipagarriak dira Alicia en un mundo real, Annemarie eta Residencia de Estudiantes. Begirada disidente, kritiko eta konprometitu batetik abiatzen ditu bere lanak, baita komikiak ere: Irse o morir edota Black is beltza II: Ainhoa (filmaren gidoiaren egokitzapena).

Dibujante de cómics desde 2010 y activista queer no binarie y feminista.

M. Benito Píriz aka Panda

Eskulturan (Pikete tuning, Mochilas, Tendencias) eta literaturan dihardu. Literaturan, espazio berriak bilatzen ditu; aipagarriak dira, esate baterako, The Most Dramatic Panda EVER autotune-errezitala, edo M1 C4R4 N0 P3G4 C0N 3ST3 MUND0 liburua, arazo indibidualek etendako harreman afektiboen kontakizun bat beti prozesuan dagoena.