ZineGogoak

Zinegoak Elkarteak ZineGogoak izeneko hezkuntza proiektua jarri du habian, DBH, Batxilergoa eta Lanbide Heziketako ikastetxeei zuzendutako sentsibilizazio programa (12 eta 19 urte bitarteko gazteak). Helburua, nerabeei LGTBIQ+ ikus-entzutezko ekoizpena eta kultura gerturatzea da sexu, nortasuna eta genero aniztasunarekin lotutako aspektu ezbedinak hobeto ulertu ahal izateko eta, bide batez, ikus-entzutezko lengoaiaren oinarrizko elementuak ezagutzeko aukera paregabea eskeini nahi zaie.

Helburua

Zinegoak elkarteak esperientzia zabala dauka kultura eraldaketa sozialerako tresna gisa erabiltzeari dagokionez. Urte guzti hauetan jarduera ugari antolatu ditu EAEko 50 herri baino gehiagotan. Ekimen honen helburua zehatza da: nerabeekin eta nerabeentzat zehazki lan egin ahal izatea.

Egitasmoaren helburua, ikus-entzutezko lengoiaren bidez udalerri bakoitzeko gazteei sexu-aniztasunari eta genero-identitateari buruzko begirada ezberdinak lantzeko aukera ematea da. ZineGogoak, LGTBIQ+ aniztasuna gure gizartean beharrezkoa eta onuragarria den balore bat bezala ikustarazi eta naturalizatzeko tresna bat bezala aurkezten da, aldi berean, ikus-entzunezko lengoaia eta narratibaren oinarrizko elementuak ezagutzeko aukera eskeiniz.

Zer da Zinegogoak?

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza, Batxillergoa eta Lanbide Heziketako ikastetxeetara zuzendutako hezkuntza proiektua da.
Nerabeekin eta nerabeentzat lan egin ahal izateko tresna da ZineGogoak: LGTBIQ+ aniztasuna gure gizartean beharrezkoa eta onuragarria den balore bat bezala ikustarazi eta naturalizatu eta aldi berean, ikus-entzunezko lengoaia eta narratibaren oinarrizko elementuak ezagutu.

Proiektuan parte hartu nahi duten udalerri guztiei zabalik dagoen ekimena.
2022ko martxoan Portugaleten garatu zen hezkuntza proiektuaren esperientzia pilotoa udalerriko Gazteria eta Kirol Sailak hala eskatuta. Bertan izandako emaitza positiboak ikusita, Zinegoak Elkartetik ekimenean parte hartzeko interesa izan dezaketen
beste udalerri batzuetara zabaldu nahi du egitasmoa.

Goizetan leku duten zine emanaldi hauek LGTBIQ+ errealitatearekiko sentsibilizazioa eta ikus-entzunezko lengoiaren oinarrizko ezagutza bateratzen dituzte.
Egitasmoaren helburua, izaera dibulgatibo eta didaktikoa duten zinema emanaldiak antolatzea da, dohainekoak eta bigarren hezkuntza, batxillergoa eta lanbide hezkuntzako ikastetxeei zuzendurik daudenak. Bertan, LGTBIQ+ gaia lantzen duten laburmetraien emanaldia eskeiniko da, baita sexu aniztasuna ardatz izango duen dinamizazio bat ere. Era berean, ikus-entzutezko lengoiaren oinarrizko elementuak ezagutzeko aukera izango dute gazteek.

Informazio gehiago: