ZINEGOAKEN XXII.EDIZIOKO SAIL OFIZIALEAN PARTE HARTZEKO DEIALDIA IREKITZEN DA
ZINEGOAKek, Zinegoak Elkarteak antolatutako Bilboko LGTBIQ+ Zinema eta Arte Eszenikoen Nazioarteko Jaialdiak, deialdia ireki du zinema sortzaile, ekoizle eta banatzaileei zuzenduta XXII. edizioan parte hartzeko. Jaialdia 2024ko ekainaren 23tik 30era ospatuko da.
ZINEGOAKek bere Sail Ofizialean onartzen ditu dokumentalak, fikziozko eta animaziozko eta filmak eta laburmetraiak, 2023ko urtarrilaren 1etik aurrera ekoitzitakoak, Euskal Herrian estreinaldi komertzialik izan ez dutenak.
Izena ematea Festhome plataformaren bidez edo jaialdiaren webgunean egin beharko da 2024ko martxoaren 10a baino lehen.