Zinegoak elkarteak esperientzia zabala dauka kultura eraldaketa sozialerako tresna gisa erabiltzeari dagokionez. Urte guzti hauetan jarduera ugari antolatu ditu EAEko 50 herri baino gehiagotan. Ekimen honen helburua zehatza da: nerabeekin eta nerabeentzat zehazki lan egin ahal izatea.
Egitasmoaren helburua, ikus-entzutezko lengoiaren bidez udalerri bakoitzeko gazteei sexu-aniztasunari eta genero-identitateari buruzko begirada ezberdinak lantzeko aukera ematea da. ZineGogoak, LGTBIQ+ aniztasuna gure gizartean beharrezkoa eta onuragarria den balore bat bezala ikustarazi eta naturalizatzeko tresna bat bezala aurkezten da, aldi berean, ikus-entzunezko lengoaia eta narratibaren oinarrizko elementuak ezagutzeko aukera eskeiniz.
