ZG Bilgune egitasmoan, musikarekin, hitzarekin, performancearekin eta zuzeneko beste formatu batzuekin konektatzen da queer ikus-entzunezkoen kultura. Errezitalen, musika-saioen eta zuzeneko elkarrizketen bidez, artisten eta ikus-entzuleen arteko topaketak antolatzen dira, eta, hala, esperientziak partekatzeko eta sorkuntza garaikideaz gozatzeko esparru bat sortzen da.