La Sinsorgaren eta Zinegoak-en arteko topaketa bat, desobeditzen dutenen boterea ospatzeko. Zarata, gorrotoa eta prekaritatea nagusitu diren garaiotan, disidentziak erdigunera ekartzeko eta elkarrekin konspiratzeko guneak behar ditugu. Amorruaren baina baita plazeraren, dantzaren eta irudimen kolektiboaren eskutik bat egiteko guneak. Errebeldia behar dugu elkar sostengatzeko. Erritmoa, beldurra zeharkatzeko. Kontatu, hemen jarraitzen dugula ez ahazteko. Hator begiratzera, dantzatzera, heure burua aurkitzera. Hator zarataren partaide izatera.
19:30 Barjaula Travesti – Antzerki fisikoa, performancea eta drag esperimentala uztartuz
20:30 Nize – Rock alternativo, post-punk
ç21:30 DJ Siwanaba – Eklektiko eta iragarrezin erritmoak