POESIA ERREZITALDIA + DJ SAIOA
Hitz- eta erritmo-saio bat. Hasteko, poesia-errezital musikatua eskainiko dute Pomada Banda bilbotarrek. Taldeko partaideek (Estella, Eva, Elena, Amaia eta Andrea) gitarrak, teklatuak, gorputza eta hitzak uztartuko dituzte emanaldian. Poesia eta dixtira. Hitzak eta zarata. Maitasuna eta amorrua. Disidentzia eta txoua.
Ondoren, KIKA 1000 DJak –Bilbon bizi da– parte hartuko du, lurralde hipnotiko eta giro limurtzaileen artean. Global queer undergrounda inspirazio-iturri duelarik, teknoaren aldaeren arakatze-lanerako duen gaitasun narratiboa nabarmentzen da.
