ZG PRO espazio profesional bat da Zinegoak-en barruan, LGTBIQ+ ikus-entzunezko ekoizpenaren inguruko berrikuntza, ikerketa eta prestakuntza ardatz dituena. Haren helburua sexu-, identitate- eta genero-aniztasunari lotutako zinemaren esparruan lan egiten duten proiektu eta profesionalak babestu, ikusgarri egin eta elkarrekin konektatzea da.
Azken urteotan queer zinemak zirkuitu komertzialetan presentzia handiagoa badu ere, espazio horietara iristea mugatua da oraindik proiektu gehienentzat. Horregatik, 2026an ere, LGTBIQ+ sorkuntza zinematografikoari tokian-tokian, Espainiako estatuan eta nazioartean babesa emateko konpromisoa berresten du ZG PROk.
Programak Europa Hegoaldeko LGTBIQ+ Jaialdien Sarearen (Queer Lisboa eta Queer Porto, Mix Milano, Pariseko Chéries-Chéris eta Zinegoak) eta Espainiako LGBTIQ+ Laborategien Sarearen (FIRE!! LAB, QueerCineLab —Lesgaicinemad, Cinhomo, Andalesgai eta Fancinequeer jaialdiak biltzen dituena— eta Zinegoak) laguntza jaso du. Donostiako Nazioarteko Zinemaldiarekin batera, eta hirugarren urtez jarraian, laborategi bakoitzak ZG PRO Industry SSIFF saria emango du, proiektu irabazlearen ekoizleek jaialdiko industria-foroetan parte har dezaten.
Aurten ere, Triodos Bank-en lankidetza izango du ZG PROk, 3.000 euroko ZG PRO LABORATEGIA sariaren babesle gisa, eta Neurads saria ere emango du, queer ikuspegiko proiektuen garapenean aholkularitza-prozesu batean parte hartzeko aukera ematen duena. Halaber, ZG PRO Music Library saria babestuko du Music Library & SFXk, eta Incoproduction merkatu digitalak ere parte hartuko du.
ZG PRO bi egunetan egingo da, Azkuna Zentroan: ekainaren 25ean, ZG PRO Master class-a izango da, ikus-entzunezko eta kultura-arloko profesionalen hitzaldiak barne; eta, ekainaren 26an, ZG PRO LAB, non proiektuen pitching-a, hitzaldi espezializatuak eta one to one topaketak egingo diren.
ZG PROko jarduera guztiak publikoari irekiak dira, baina arreta berezia eskaintzen zaie sektoreko profesionalei eta LGTBIQ+ kulturari lotutako industria zinem

ZGPRO 2026

zgpro_MASTERCLASS

Hizlariak

Ana David

Berlinaleren programatzailea eta
Queer Lisboa/Porto zuzendariordea

Julia Martos

Zinegilea, programatzailea, ikertzailea

Fer Rivas

Idazlea, eszena-zuzendaria eta antzerkigilea

June Fernandez

Kazetaria, idazlea,
Hiruki Larroxako kidea

Isabel Cadenas Cañon

Soinu-dokumentalen idazlea eta zuzendaria

Lucia Egaña

Artista, kuradorea, idazlea, ikertzailea eta pedagogoa

Jacqueline Nsiah

Antropologo kulturala, kuradorea, programatzailea

María Rosón

Historialaria, ikertzailea, irakaslea

Joseba Olagarai

Kazetaria, Xerka egitasmoko bultzatzailea

Oier Zuñiga

Aktorea, Apoloren genealogiak proiektuko sortzailea

Master Class

Ekainak 25

Bastida Aretoa

Azkuna Zentroa

10:00

Mahai ingurua

Euskal Herriko kuir memoriaren ertzak eta erpinak

June Fernández, Oier Zuñiga, Joseba Olagarai

Mod: Julen Nafarrate Aurrekoetxea (Zinegoak)

Euskaraz. Aldibereko itzulpena

Gure historia guk kontatzen ez badugu, galdu egingo da. Edo okerrago, beste batek kontatuko du gure ordez. Azken urteetan areagotu dira LGTBIQ+ memoria lantzen duten proiektuak Euskal Herrian, ikuspegi eta jatorri ezberdinetatik: herri-mugimendutik, arlo instituzionaletik, kultur eremuetatik… baina zer nolako erreferenteak sortzen ari gara? Badago errelato amankomun bat sortzeko bide-orririk? Beharrezkoa da?

Ekainak 25

Bastida Aretoa

Azkuna Zentroa

11:00

Ponentzia

Kolaposoa desantolatu, denbora desbideratu

Lucia Egaña

Gaztelaniaz

Zientifikoaren eta teknologikoaren gainean dugun esperientzia sentibera gure iruditeriak kolonizatu dituzten erreferentzia bisual eta kulturalez josia dago. Haren barnean harrapatuta sentitzen gara, eta grina handiz gabiltza biziraupena promestuko duen etorkizun baten bila. Zer esperientzia ekar ditzakete Hegoaldeko disidentziek zirkuitu zital hori desantolatzeko? Nola desordenatu denbora, posible denaren irudimena zabaltzeraino?

Ekainak 25

Bastida Aretoa

Azkuna Zentroa

11:00

Solsaldia

Intersekzionalitatea eta erabaki errebeldeak

Ana David, Jacqueline Nsiah

Mod: Anaís Córdova-Páez (Zinegoak)

Gazteleraz

Ana Davidek eta Jacqueline Nsiah-k eskuz esku aletuko dute zer erronka eta aukera dituen ikuspegi intersekzionaleko eta kuradoretza kritikoko zinema-programazio queer konprometitu batek nazioarteko jaialdi handien irizpide gailenen aurrean. Beren esperientzietatik abiatuta, gogoeta egingo dute errepresentazioaz, disidentziaz eta kultura-egitura hegemonikoen mugez, eta baita, era berean, ikusgaitasunerako eta erresistentziarako esparru berriak zabaltzeko moduez ere.

 25 junio

Sala Bastida

Azkuna Zentroa

13:00

Mahai ingurua

Atalak bildu, artxibo hondatu bat lehengoratu: kuir memoria etenaren puskak batzen

Isabel Cádenas Cañón, Fer Rivas, María Rosón

Mod: Julia Martos

Gazteleraz. Aldibereko itzulpena

María Rosón, Isabel Cadenas Cañón eta Fer Rivas disidentziaren memoria osatzeko beste modu horietara hurbilduko dira, elkarrekin, Julia Martosek gidaturiko solasaldi batean. Kuir bizitzaren adierazpideen pertsekuzioaren eta errepresentazio zentsuratuen aurrean, identitate ukatuek memoriarako metodologia materialista berriak sortu dituzte, artxibo ofizial kuirrago baterantz: ahalik eta gehien bihurrituz, harik eta hortik ateratzen den irudi apurtuak bere kontraesanak agerian utzi eta hutsuneak erakutsi arte.

Epaimahaia

 Sariak

Proiektuak

Epaimahaia

Ainhoa Gonzalez Sanchís

Europa Creativa Desk MEDIA Euskadiren bulegoko arduraduna. Bertatik euskal zinemaren sustapenean parte hartu du eta Europako nazioarteko merkatu garrantzitsuenetan hartu du parte, eta Euskal Herriko eta Europako zinema arloko profesionalen artean berrikuntzako tailerrak eta jardunaldiak antolatu ditu.

Daniel Feter

Arte Ederretan lizentziatua eta Music Library & SFX enpresako copyright-kudeatzailea; enpresa hori da, hain zuzen, Audio Network ekoizpen-musikaren katalogoaren ordezkaria Espainiako estatuan. Lizentziamenduan, musika-ikuskapenean eta edukien sorkuntzan jarduten du, bere esperientzia profesionala eta sorkuntza artistiko eta eszenikoa uztartuz eta modu paraleloan jorratuz.

David Velduque

Begirada konprometitu eta urratzailea duen queer zuzendari eta sortzailea. Gaztelaniazko LGTBIQ+ zinemaren erreferentea da, Estigma (Fantastic Fest), Animal eta Transición filmen zuzendaria, besteak beste. Sabor a queer zuzentzen eta aurkezten du, Ondas eta Oda (Ikus-entzunezkoen Dibertsitatearen Sariak) sarietan izendatutako bideopodcasta.

Gorka Garcia Peral

Kazetaritzan lizentziatua da eta ondoren, ikus-entzunezko gidoiari buruzko masterra garatu zuen. Lan-ibilbideari dagokionez, Deia egunkarian izan zen bekadun 1995ean, eta jarraian, errealizadore izan zen Euskal Telebistan 1997ean. 2003 eta 2007.urte bitartean Euskal Telebistan Arlo Artistikoen koordinatzaile jardun zen. 2007tik 2013ra Euskal Telebistan Zuzendariorde Artistikoa izan zen, eta 2013 geroztik Euskal Telebistako Programa eta Arte Zuzendaria da.

Mayra Alejandra Morán Vásquez

Telebista- eta zinema-errealizadorea (Txileko Unibertsitatea, 2012), Filmen Errestaurazio eta Artxibo Masterra (EQZE), zinema hibrido eta esperimentalean espezializatua. 2011. urteaz geroztik, hogei bat film labur eta luze muntatu ditu, eta hainbat jaialditan parte hartu du: La Habana, Visions Du Réel, Toronto, Rotterdam, Lisboa, Valdivia, Buenos Aires, Río de Janeiro, Bogotá, Kerala, Beijing, Hong Kong, Caracas, Mexiko Hiria, Bilbo eta Donostia, besteak beste.

Yolanda García Suso

Ikus-entzunezko enpresa eta erakundeen kudeatzailea Triodos Bank-en 2014tik. Film, telesail, dokumental eta antzerki-proiektuen finantzaketan laguntzen du. Haren helburua gizartean inpaktu positiboa sortzea da, finantzaketa-ereduak ekoizpen bakoitzaren cashflow-ra, egutegira eta mugarrietara egokituta.

Sariak

ZG PRO Laborategia Saria Triodos Banken babespean

3.000 € ZG PRO Lab 2026 proiekturik aipagarrienarentzat. Triodos Banken babespean.

Industry SSIFF ZG PRO Saria

Bidaia-poltsa bat, akreditazioa, lekualdatzeak eta lo egiteko tokia Zinemaldiaren bi egunetan, eta zenbait ekoiztetxe eta industriaagenterekiko bilera sorta bat. Espainiako Estatuko LGTBIQ+ Laborategien Sarearen eta SSIFFaren arteko ekimen bat da.

ZG PRO Neurads Saria

Queer ikuspegiko proiektuak garatzeko aholkularitza-prozesu bat da, Neurads ekoiztetxearen zinema-filialak eskainia. Zehazki, zazpi saio pertsonalizatu izango dira, gai hauen ingurukoak: gidoia, laborategietarako materialen ekoizpena edo ikuskapena, eta industria-espazioak.

ZG PRO Saria

 Music Library & SFX-k babestua. AudioNetwork eta AltMusic ekoizpen-katalogoetan sartzeko tarifa finkoa, 360º musikaikuskapeneko zerbitzuak, musika komertzialen eskubideak negoziatzeko karguen gaineko deskontuak, eta estudioak eta SFX erabiltzeko aukera (1.500 €-ko balioa du sari honek).

Proiektuak

Aurrekoak

2026
2025
2024
2023
2022
2021
2020
2019