Ekainak 22
Arriaga antzokia
19:30
Nerea Arriolak eta Kepa Errastik aurkeztuko dute Zinegoak-en 23. edizioaren inaugurazio-gala. Horrez gain, Aissa Intxausti bertsolariak ere parte hartuko du, eta Jimena Amarillok musika-emanaldia eskainiko du. Ekitaldian, Zinegoak 2026 Ohorezko Saria jasoko du Bev Ditsiek, bere ibilbidearen aitortza gisa. Amaitzeko, Sail Ofizialeko Niñxs (2025) film luzearen estatu mailako estreinaldia izango da, Kani Lapuerta mexikar zuzendari transaren opera prima.



