Jaialdia

Zinegoak, Bilboko LGTBIQ+ Zinema eta Arte Eszenikoen Nazioarteko Jaialdia, 2004an sortu zen, kulturaren bitartez sentsibilizazio eta eraldaketa sozialerako tresna bat izateko asmoz. Orduz geroztik, bidean aurrera egin eta erreferentziazko jaialdi bat bihurtu da, bai Espainiako estatuan, bai nazioartean.

Urtero, tentuz hautatzen da proposamen queer garaikideen sorta bat, hala nola lan eszenikoak eta fikziozko ikus-entzunezkoak, dokumentalak eta beste formatu batzuk, haietako asko beste jaialdi entzutetsu batzuetan sarituak. Horrez gain, jaialdiak Ohorezko Saria ematen dio LGTBIQ+ zineman, kulturan eta aktibismoan nabarmendutako norbaiti, eta, horretarako, nazioarteko epaimahai bat osatzen da ikus-entzunezkoen arloko profesionalekin zein queer kulturako adituekin.