
Donostian jaio zen eta RESADen ikasi zuen. Antzerki eta ikus-entzunezko aktorea da, eta bere ibilbidea Antzerki Klasikoaren Konpainia Nazionalean eta La Dramática Errante konpainian garatu du. Arriaga Antzokian Festen eta La viuda alegre estreinatu ditu, eta dantzari gisa Marikon, esto acaba de empezar eta Juana obretan parte hartu du, Los Dedaerekin. El instante decisivo eta Amar es para siempre saioetan aritu da, eta Gernika bajo las bombas-ean protagonista izan da.

Idazlea, eszena-zuzendaria eta antzerkigilea. laMare antzerki-taldearen sortzaileetako bat da; harekin zuzendu zuen bere lehen obra, eta zuzendari-laguntzaile jardun du hainbat antzezlanetan, Bartzelonako Beckett aretoan, Goya antzokian eta Grec jaialdian. Azken urteetan, liburuzain-lanarekin uztartu ditu idazketa eta antzerki-proiektuak. Yo era un chico du lehen liburua, eta, gaur egun, haren antzerkirako egokitzapenean ari da lanean.

Txiletar programatzaile eta ikertzailea. Valdiviako Nazioarteko Zinemaldiko (FICValdivia) programazio-batzordeko kidea da. Artxibo Zinematografikoko masterra egin zuen Elías Querejeta Zine Eskolan.

Programatzaile dihardu Lisboa eta Berlin artean. Berlinaleren programa ofizialeko aholkularia da, baita jaialdi horretako Panorama saileko batzordekidea ere, 2017tik. Queer Lisboa eta Queer Porto zinemaldietako zuzendariordea. 2021etik 2024ra bitartean, kuradore aritu zen Batalha Centro de Cinema jaialdian (Porto). 2026an plazaratu zuen bere lehen argitalpena, After Hours: Clubbing on Film, koeditore gisa.

Soinu-dokumentalen idazlea eta zuzendaria. Bere lanetan, memoriaren eraikuntza eta narratiba pertsonalen eta kontakizun kolektiboen arteko erlazioa aztertzen ditu, ikuspegi feminista batetik. De eso no se habla ez-fikzio narratiboko podcasta zuzentzen du (Ondas saria). Kultura Ikasketetan doktorea da, eta zenbait libururen egilea. Gaur egun, proiektu zinematografikoen garapenean ari da lanean.

15 urtetik gorako esperientzia dauka ilustratzaile gisa, eta Altramuz argitaletxearen sortzailea da. Haren lana lotua dago emakume ijito mestizo, lesbiana eta transfeminista identitatearekin eta baita artearen eta literaturaren bidez ijito-herriaren eta LGTBIQ+ kolektiboaren aniztasuna, historia eta kultura ikusgai egiten duen narratiba propio bat sortzeko konpromisoarekin. Haren lan eta argitalpenek hainbat sari jaso dituzte, kultura erromania zabaltzeagatik.

ECAMen ikasi zuen, eta, gaur egun, LAZONA Zinema zuzentzen du. Aurretik, zenbait filmetako ekoizle ordezkaria izan zen Buenapinta Median, hala nola Ciudad sin sueño, Los domingos eta Altas capacidades. Hark ekoitzitako zenbait film laburrek sariak jaso dituzte Málagan eta SEMINCIn; No me gusta conducir eta Daniela Forever lanen postprodukzioa koordinatu zuen, eta aurkezle aritu zen Fuck la fama! podcastean, MEDIA Europa programan. 2024an, Variety-ren Spanish Emerging Producers to Watch zerrendan sartu zuten.

Argazki-albumen eta beste paper-artefaktu batzuen historialaria. Haren ikerketak intimoarekiko eta egunerokotasunarekiko arretatik abiatzen dira, eta XX. mendeko kultura bisual eta materiala lotzen du feminismo intersekzionalen eta memoria eta artxibo disidenteen ikuspegiekin. Arte Garaikidearen Historiako irakaslea da Madrilgo Unibertsitate Konplutentsean. Madrilgo Unibertsitate Autonomoan lan egin eta doktore-titulua eskuratu zuen, eta orobat lan egin du Reina Sofía museoan eta Valentziako Unibertsitatean.

Antropologo kulturala, kuradorea eta programatzailea. Ia bi hamarkada daramatza jaialdien zirkuitu globalean. Afrikar Ikasketetan lizentziatua da, eta Antropologia Bisuala eta Hedabideen Antropologia masterduna. Gaur egun, Berlinaleko hautaketa-batzordeko kidea eta Africa Film Festival Cologneko kuradore-kidea da. Programa-zuzendari aritu da Ghanako Africa Film Society-n, beste proiektu batzuen artean.