Bi neskak elkar ezagutu dute diskoteka batean, haietako bati jazartzen zaion mutil batekin liskarra izan eta gero.
Kaosa, musika eta alkohola atzean utzita, kanpora irtetea erabakitzen dute neskek, eta, han, bien arteko
konexioak gora egingo du arrapaladan. Begirada, irri eta aitorpen artean, zerbait berriaren hasiera iragarriko
du bien arteko topaketa intimoak.