Iturri bibliografikoak:
Alvarez Uria, Amaia (2013): Genero-ariketak. EDO! obra kolektiboan argitaratutako glosarioa.
Arana, Aitor (2005): Gay hiztegia. Txalaparta
Definizio ugari moldatu ditugu edo guk geuk proiektu honen baitan sortu ditugu. Horrek erakusten du euskal komunitateak ez duela beharra sentitu LGTBIQ hiztegia edo glosategia osatzeko orain arte. Edo/eta LGTBIQ komunitatearentzat ez dela lehentasuna izan euskaraz haien burua izendatzea. Gai honen inguruko hausnarketa egiteko proposamena luzatu nahi dugu egindako lan honekin. Era berean, sexualitateari buruzko definizioak transinklusiboak ez diren kezka dugu. Erronka bat ikusten dugu hor.