ZINEGOAK

Zinegoak Elkartea irabazi asmorik gabeko elkarte soziokultural bat da, kultura eraldaketa sozialerako tresna gisa ulertzen duena. Ikus-entzunezkoen eta aktibismoaren bitartez, kultura garaikidean LGTBIQ+ ahots eta esperientziak sendotzeko proiektuak garatzen eta ekoizten ditu, erreferenteak zabalduz eta sexu-, afektu- eta genero-aniztasunean gailentzen diren adierazpenak zalantzan jarriz.

Elkartearen proiektu eta jarduerak askotarikoak dira: zinema eta arte eszenikoen programazioa, pentsamendurako eta elkarrizketarako esparruak, profesionalen eta ikus-entzunezko proiektuen babesa, eta audientzien garapena. Lan horren bitartez, askotariko publikoengana eramaten du queer sorkuntza, eta, horri esker, Bilboko eta beste herri batzuetako kultura-sarbidea eta parte-hartzea sustatzen ditu.