
ZG Hedapena 2005ean sortu zen, Zinegoak toki gehiagotara zabaltzeko eta LGTBIQ+ edukiko lanak ohiko zirkuituetatik kanpo eskuratzeko zailtasunak dituzten herrietara hurbiltzeko tresna gisa. Horrez gain, topaketarako eta hausnarketa kolektiborako gune bat ere bada.
Programak Euskal Herriko hainbat herritan erakusten ditu urte berean jaialdian ikusitako lanak, jatorrizko bertsioan eta euskaraz zein gaztelaniaz azpidatzita. Gainera, funtsezko tresna da Zinegoak Elkartearentzat, LGTBIQ+fobien aurkako ikusgarritasunari eta borrokari begira.
Berdindu! Eusko Jaurlaritzako LGTBIQ+ Informazio eta Arreta Zerbitzuaren babesari eta udal zein elkarteen inplikazioari esker, gero eta herri gehiagok hartzen dituzte film labur eta luzeen proiekzioak.
Azken 5 urteetan, 64 herrik baino gehiagok parte hartu dute ekimen honetan, eta 300 emanaldi baino gehiago eskaini dira. 2026ko edizioan, 47 herrik parte hartuko dute, eta 50 emanaldi inguru eskainiko dira, maiatzetik ekainera bitartean.
Aurten ere, programan parte hartzen duten lanek aukera izango dute 800 €-ko ZG Hedapena Saria eskuratzeko; Euskal Herriko landa-eremuetako hiru kidek osatutako epaimahai batek erabakiko du saria.
ZG Hedapena programan parte hartzen duten udal guztien konpromisoa eta babesa eskertu nahi ditugu, eta gertuen duzuen herrira hurbiltzera gonbidatzen zaituztegu, saioren bat ikustera.
Espero dugu zinemaz eta aniztasunaz gozatzeko esperientzia partekatua izatea!