Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza, Batxillergoa eta Lanbide Heziketako ikastetxeetara zuzendutako hezkuntza proiektua da.
Nerabeekin eta nerabeentzat lan egin ahal izateko tresna da ZineGogoak: LGTBIQ+ aniztasuna gure gizartean beharrezkoa eta onuragarria den balore bat bezala ikustarazi eta naturalizatu eta aldi berean, ikus-entzunezko lengoaia eta narratibaren oinarrizko elementuak ezagutu.
Proiektuan parte hartu nahi duten udalerri guztiei zabalik dagoen ekimena.
2022ko martxoan Portugaleten garatu zen hezkuntza proiektuaren esperientzia pilotoa udalerriko Gazteria eta Kirol Sailak hala eskatuta. Bertan izandako emaitza positiboak ikusita, Zinegoak Elkartetik ekimenean parte hartzeko interesa izan dezaketen
beste udalerri batzuetara zabaldu nahi du egitasmoa.
Goizetan leku duten zine emanaldi hauek LGTBIQ+ errealitatearekiko sentsibilizazioa eta ikus-entzunezko lengoiaren oinarrizko ezagutza bateratzen dituzte.
Egitasmoaren helburua, izaera dibulgatibo eta didaktikoa duten zinema emanaldiak antolatzea da, dohainekoak eta bigarren hezkuntza, batxillergoa eta lanbide hezkuntzako ikastetxeei zuzendurik daudenak. Bertan, LGTBIQ+ gaia lantzen duten laburmetraien emanaldia eskeiniko da, baita sexu aniztasuna ardatz izango duen dinamizazio bat ere. Era berean, ikus-entzutezko lengoiaren oinarrizko elementuak ezagutzeko aukera izango dute gazteek.