Timek aita galdu zuen duela hilabete batzuk. Gaur, bere mutil-lagun Émilerekin hausteko zorian dago. Beren harremanaren oroitzapenak aitarenekin nahasiko zaizkio. Banaketa onartzeko ezinean, bilaketa digital bati ekingo dio etsi-etsian, Émile aurkitzeko.