ZINEGOAKEK XXIV. EDIZIOKO SAIL OFIZIALEAN PARTE HARTZEKO DEIALDIA IREKI DU

ZINEGOAKek, Zinegoak Elkarteak antolatutako Bilboko LGTBIQ+ Zinema eta Arte Eszenikoen Nazioarteko Jaialdiak, deialdia ireki du zinema-sortzaile, ekoizle eta banatzaileei zuzenduta, 24. edizioan parte hartzeko. Jaialdia 2027ko ekainaren 21etik 29ra egingo da.

ZINEGOAKek bere Sail Ofizialean onartzen ditu fikziozko, animaziozko eta dokumental motako film luzeak eta film laburrak, 2025eko urtarrilaren 1aren ondoren ekoitzitakoak, Euskal Herrian estreinaldi komertzialik izan ez dutenak.

Lanak Festhome plataformaren bidez edo films@zinegoak.com helbidera mezu elektroniko bat bidaliz aurkeztu beharko dira, 2027ko martxoaren 1a baino lehen.