Zinegoakek 2026ko Ohorezko Saria emango dio Bev Ditsie zinegile eta LGBTIQ+ eskubideen aldeko borrokan funtsezkoa den ekintzaileari

Zinegoak Bilboko LGTBIQ+ Zinema eta Arte Eszenikoen Jaialdiak gaur jakinarazi du nork jasoko duen DAMAk babestutako 一 ikus-entzunezko sortzaileen eskubideak kudeatzen dituen erakundea 一 edizio honetako Ohorezko Saria. Bev Ditsie zinegile eta Hegoafrikako LGBTIQ+ eskubideen aldeko borrokan funtsezkoa den pertsonak jasoko du jaialdiko sari nagusia, ekainaren 22an, 19:30ean, Arriaga Antzokian egingo den 23. edizioaren Inaugurazio Galan. 

Jaialdiak, gainera, Bev Ditsieren filmografiari buruzko atzera begirakoa programatu du, bere zinemagile ibilbidean funtsezkoak diren bi filmak ezagutzeko. Ekainaren 21ean, igandea, 18:30ean Bilborocken, Simon and I dokumentala proiektatuko da. Aurretik, Ditsiek bere ibilbideari buruzko elkarrizketa bat izango du Irantzu Varela kazetariarekin. Azkenik, ekainaren 23an, asteartea, 18:00etan, Golem zinemetan, Lesbians Free Everyone – The Beijing Retrospective filma proiektatuko da. 

Zinegoakek ekainaren 9an aurkeztuko du 23. edizioaren programazio osoa.

 

BEV DITSIE

Bev Ditsie Soweton hazi zen, Apartheid-ean Hegoafrikako gobernuak pertsona beltzak aldiri zurietatik urrun mantendu zitezen sortutako auzoan. Gazte-gaztetatik apartheidaren aurkako mugimenduetan parte hartu zuen, betiere arrazagatiko askapena ez zela nahikoa pentsatuz emakumeak eta queer pertsonak diskriminatuak izaten jarraitzen bazuten. Gizarte-borrokaren transbertsalako ideia horrek, hau da, pertsona bat aldi berean indarkeria desberdinek zeharkatu ahal izateak, hasieratik taxutu du bere pentsamendua. 

1990ean Johannesburgon egindako Harrotasunaren aldeko lehen martxaren antolatzaileetako bat izan zen. Bost urte geroago, NBEren aurrean LGBTIQ+ eskubideei buruz argi eta garbi hitz egin zuen lehen emakume lesbiana izan zen, Pekinen egindako Emakumeari buruzko Munduko Konferentzian. Bere esku-hartzeak sexu-orientazioa giza eskubideei buruzko eztabaida globalean kokatzen lagundu zuen.

Alaitz Arenzana Zinegoakeko zuzendariak azpimarratu duenez, “kultura borrokarako beste modu bat da Ditsierentzat, eta zinema, zehazki, memoriarako eta erresistentziarako tresna. Zinemaren eta dokumentalaren bidez isildutako edo ikusezin bihurtutako istorioak kontatu ditu, eta, beraz, bere lana artxibo bizi gisa uler daiteke, bizitza eta borroka horiek kontakizun ofizialetik desager ez daitezen “. 

2002an, Bev Ditsiek, Nicky Newmanekin batera, Simon Nkoliri buruzko Simon and I dokumentala zuzendu zuen, GLOWren sortzaileetako bat (Gay and Lesbian Organisation of the Witwatersrand) eta Hegoafrikako LGTBIQ+ eskubideen aldeko mugimenduaren aitzindarietako bat. Filmean, Ditsiek Nkolirekin duen harremana kontatzen du, baita bere istorioa ere.  Bevek dio Nkolirengandik ikasi duela irudikapenaren balioa. “Oraindik bide luzea dugu aurretik gure istorioak kontatzeko eta pertsona guztiak irudikatuta gaudela ziurtatzeko”.

Zinemagile gisa, memoriari, GIBari, aktibismoari eta queer pertsona beltzak irudikatzeari (errepresentazeari?) buruzko beste dokumental batzuk zuzendu ditu. Horien artean, Lesbians Free Everyone – The Beijing Retrospective nabarmentzen da. Bertan, alde batetik, aktibisismo lesbiko globala jorratzen du eta bestetik, Pekinen ospatu zen Emakumeari buruzko laugarren Mundu Konferentzia berrikusten du. Bertan, Bevek LGBTIQ+ eskubideak aldarrikatu zituen NBEren aurrean. 

Bev Ditsieren indarra eta garrantzia gorputza eta ahotsa ematean datza, lehenik eta behin, queer pertsona gisa duen bizipenari eta, bigarrenik, askotan eztabaidaren erdian jarri den aktibista gisa duen esperientziari. LGBTIQ+ aktibismoaren barruan ere, irudikapen publikoa pertsona zurien eta Europako edo Ipar Amerikako diskurtsoen mende egon da eta izaten jarraitzen du. Ditsiek aurre egiten dio irudi hori, Afrikako pertsona queerrak daudela, beti egon direla eta, beraz, queer dena ez dela soilik mendebaldeko munduari dagokion zerbait adieraziz.

Bev Ditsie sari hau jasotzeaz harro dagoela dio. “Egiten dugun lana zaila da, gainera askotan, oharkabean pasatzen da eta ez du errekonozimendurik jasotzen, beraz, beti da zirraragarria horrela errekonozitzea“.